inprimatu
Bertolt Brecht'en kantak eta poemak
Izenburua:
Bertolt Brecht'en kantak eta poemak
Sinadura:
Bertolt Brecht
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan San Martin)
Egilea(k):
San Martin, Juan
Brecht, Bertolt

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
55-56

Bertolt Brecht'en kantak eta poemak

 

Bertolt Brecht

euskaratzailea: Otsalar

 

1) San Sekulaerezen kanta

 

 Seaska pobrean sortu ziran guztiak,

 pobrea jarri behar dala dakite,

 egun on batean, urrezko alkian

 egun ori San Sekulaerezen eguna da!

 

         San Sekulaerezen egun ortan

         urrezko alkian jarriko dala.

 

 Borondateak bere presioa izango du egun ortan,

 gaiztakeria lepoa kostatuko da,

 eta meritu eta irabaziak, egun ortan,

 ogiaz eta gatzez trukatuko dira.

 

         San Sekulaerezen egun ortan

         ogia et gatza trukatuko dira.

 

 Zeruan belarrak aziko dira,

 harriak errekaz gain,

 eta gizona ona izango da.

 Mundua paradisua izango da gehiago sufritzeke.

 

         San Sekulaerezen egun ortan

         mundua paradisu izango da.

 

 Egun ortan ni abiadorea izango naiz,

 zu egun ortan jenerala izango zera,

 lanik gabeko langilleak zeregina izango du,

 emakume pobrea deskantzatuko da.

 

         San Sekulaerezen egun ortan

         emakume pobrea, zu deskantzatuko zera.

 

 Baina luzea da gure itxarotea.

 Beraz, guzti au izango da

 ez bihar goizean goiz, baizik

 oillarra kantuan asi baino lehen.

 

         San Sekulaerezen egun ortan

         oillarra kantuan asi baino lehen.

 

                                             (Der gute Mensch von Sezuan-etik)

 

2) Gereza lapurra

 

 Bein batean, goizean-goiz, oillarraren lehen kanta baino lehenago,

 txistu otsak iratzarririk, leihoratu nintzan.

 Gereze arbolara igota —egunsentiz beterik egoan gure baratzean—

 galtzak arabakiņez jositako gaztetxo bat gainean eserita

 gure gerezak alaiki artuaz. Ikustean

 buruakin agurtu ninduan, esku biekin

 arbola adarretik gerezak patrikaratzen zituan artean.

 Luzaroan, berriz etxe barruratu ondorean,

 bere txistu alaiaren doinua entzuetan jarraitu nuan.

 

3) Egunkariak irakurtea te berotzen dan artean

 

 Periodikuetan asmu andiak, goizean goiz irakurtzean

 Aita Santu eta erregeenak, bankeru eta petroleuaren erregeenak.

 Beste begiarekin te urarekin

 dagoan eltzeari so natzaizu,

 zelan zikintzen dan, irakiten ari dala eta gero garbitu,

 eltzetik gainezka egin arte, eta, sua itzali.

 

 


inprimatu