inprimatu
Igali usaia
Izenburua:
Igali usaia
Sinadura:
Juana Ibarbourou
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Ibarbourou, Juana

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
35-36

Igali usaia

 

Juana de Ibarbourou

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Irasagar umaotuakin

 Lurrintzen ditut arasak.

 Nire soņeko guztiak dute

 Igalitar Usai gozo bat

 Zeņek ematen dion nire gorputzari

 Udaberritasun bizitasun eder bat.

 

 Nire apal sakon

 Ta txukunetatik,

 Barruko soņeko pillo bat

 Ateratzen detanian

 Gelan zabaltzen da

 Baratza giro bat.

 

 Nire apaletan dirudi uztaroa

 Daukatela lokarritua!

 

 Lurrin ori nirea da. Milla emakume muxutuko dituzu

 Gazte ta maitekorrak baņa batek ere ez dizu emango

 Nik ematen dizudan bioztasun berezi, baratz sundazko

 Maitasun zindoa.

 

 Origaitik nire arasatan

 Sartzen ditut igali elduak.

 Ta nire barrengo soņekoen tolesturatan

 Izkutatzen ditut bai betiber eskukada iger batzukin

 Irasagar biribil ta orizkatuak.

 

 Nire azala lurrin onen

 Usai onez betea dago;

 Milla emakume muxutuko dituzu baņa betek ere ez dizu emango,

 Nik ematen dizudan lats eta oian bidezko, benetako

 Maitasun zindoa.

 

 


inprimatu