inprimatu
Bertolt Brecht'en kantak eta poemak
Izenburua:
Bertolt Brecht'en kantak eta poemak
Sinadura:
Bertolt Brecht
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan San Martin)
Egilea(k):
San Martin, Juan
Brecht, Bertolt

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
79-81

Bertolt Brecht'en kantak eta poemak

 

euskaratzailea: Otsalar

 

                             Lehenago «OLERTI»n argitaratu ziranen jarraipena.

             Ikusi OLERTI, 1966 (III-IV), Garilla-Lotazilla, 26/27 horrialdeak.

 

Gudarien kantak

 

 Tabernaria, pattarra eta azkartu adi!

 Gudari batentzat ez zegok zertan denborarik galdu.

 Bere enperadoreagaitik burruka egin behar dik.

 

 Nere besoetara, andere, eta azkartu adi!

 Gudari batentzat ez zegon zertan denborarik galdu.

 Moravia'ra arte zaldiz joan behar din.

 

 Atera zak triunfoa, adiskide, eta azkartu adi!

 Gudari batentzat ez zegok zertan denborarik galdu.

 Lehenbiziko deira joan beharra dik.

 

 Apaiza, eman zak hire «amen»a, eta azkartu adi!

 Gudari batentzat ez zegok zertan denborarik galdu.

 Bere enperadoreagatik hil behar dik.

 

                                         (Mutter Courage und ihre Kinder, 1939)

 

Abots bat

 

 Lorategi guzian,

 lora bat gustatu zitzaigun.

 Zein eder loratua!

 Epailean jarria zuten,

 eta ez zan alperrikakoa izan, ez.

 Zoriontsuak lorategi bat dutenak!

 Eta elur-haizeak ari diranean

 eta piñu artean bere txistu otsa entzun,

 zer gertatuko litzaiguke?

 Gure teilatua egin dugu,

 odolgiz eta lastoz estalia gainera.

 Zoriontsuak teilatua eduki ahal dutenak

 elur-haizeak txistuka entzuten diranean.

 

                                         (Mutter Courage und ihre Kinder, 1939)

 

Gudua maitatzen zuan maixua

 

 Huber'i, maixua bera,

 gudua biziki gustatzen zitzaion.

 Federiko Haundiaz mintzatzean,

 begiak dizdiz jartzen zaizkion,

 baina Wilhelm Pieck'ek ez zion barne-garrik pizten.

 Orduan etorri zan Schmitten, garbitzailea,

 zikinkeria ezin aguantatu zuana.

 Hartu zuan Huber maixua,

 eta lixiban sartu zuan

 zikinkeriak kentzeko.

 

Txina'ko te sustrai bat leoi tankeraz

 

 Zure erpen beldur dira gaiztoak

 eta onak pozten dira zure graziarekin.

 Hori bedori

 entzun nahi nuke

 nere bertsoeri buruz.

 

                                                                         (1951)

 

 


inprimatu