Nerekautan, itxas bazterrean
Otsalar
Eguerdi ixillean,
inguruan ura dudalarik or-emen,
soilki natxeok
nerekautan amilburu baten.
Bean, aizpean,
labar amiltsuen oinpean,
olatu zoroak
urrumak dariola burrukan.
Itxas ertzaren
egalean duelarik beren abaro,
ur ta ortzien
jaun eta jabe, egaz, naro,
ozkarbia urratuz,
kaioak libertadean beren zoruna,
eta... urazandik
erri ta gizonen azkatasuna.
Nere ametsetan
arkitzen dudan gogo naitasuna?
Geldiro baiņa
ausarti, joan eta joan,
itxas azalean
ontzi musker bat dantzan:
Ura ildaskatuz
oan ontzi! Naramak irekin!
Bide urdiņak
zear, lur ontatik urrin,
barne gogaketak
azkatasuna ezagutu dagin!
Itxasoa, itxasoa!
gaurkoz iretzat diat ene soa.
Egoak banizkik...
aruntza abiatu al baneza...
Ikaro'ren gisa,
ugarte larrian dudala naieza.
Ta, pentsamenaren
ego azkarretan zergaitik ez ega?
Ames gozo baten
murgilduaz librea banintz bezela?
Ai! jayoterria
ta mundura sortu ninduan familia
ta aurtzaro eztia
ta bizitza aurrenean ikusitako argia,
nere sorterria!
Zuegaitik daramatan oroitzapen bizia,
aberrimiņez betia;
ez nenkielarik zer zen izate larria.
Aurtzaroa, familia,
lurraldea! . .. galdu nuen pake maitia!
Berriz ere zuen
oroitzak esnatuz, ametsen eriotzia.
Lurrari loturik
nauk, katigaturiko aur errukigarri,
besteak libre
izanean dutalarik nere bekaizkeri.
Jaun aldendua!;
ara, nola indarge euskaldun erria.
Beti izan zuena
Ire alderako sinismen bidia,
ordu larrietan,
laguntzaren ordez, Ire eskergea.
Zergaitik ez,
Jauna? beste guziak bezin librea?
Zergaitik guri,
txikiak geralako bizia ittoaz
larritasun au?
Zergaitik, arnas estuz illeta zoria?
Galduaz bijoa
Ire almenen ta borondateen fedia.
Naia izana bada,
izan bear duk, bearrezko dalarik,
nai ta nai ez,
somatzen diat nunbait dala ezkutaturik:
fariseorik gabe,
iņor iņorena ez jaun eta ez jabe,
menperatzaille gabe,
ez uztarpeko, ez aberats eta ez pobre.
Lege errezak dirala,
gizonarentzat eta gizonaren neurrira.
Gure Kantauria,
ekaitzak zigortua ta semeak ukatua.
Arrotzak lapurtua.
Noiz arte, Kantauria gurea, iņork zapaldua?
Ikusmen alai,
gogalpentsu, kezkatsu t'ameskor,
zabal aiņa argi
arkitzen aut muga gabeko itxasor.
Ire ur-irakin
apartsuak dituk goruntza jaso.
Nere opariok,
ostera, urruti osertzean begiak so.
Besarkada urdiņez
erri guziak gerrikatuaz dituk,
kresal lokarriz,
anaitasunera alkartu naiko al gaituk,
ire bidez, zorionez,
kanta dezagun: Ģeman da zabalzazuģ;
bira erriak
guziz ik bai dituk maiteki laztandu.
Itxas bazterra!
Zorioneko itxas bazter atsegiņori!
Ire kresal aizez
libertade usaiak dakarzkik beti.
Ik piztutzen diok
nere barne tristuren gau illun oni,
urrutiko itxaropen
lausoan, izar dizdiratsuen argi.