inprimatu
Jareipena
Izenburua:
Jareipena
Sinadura:
Joana Ibarbourou
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Ibarbourou, Juana

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
85

Jareipena

 

Juana Ibarbourou

euskaratzailea: Igotz

 

 Gogoak goitu bear dau

 Beren espetxeko nagi zea-ezin au;

 Garbiagotu bear da, ta zutagotu,

 Eta guda-oin aldian, bizkor ta zalu,

 Bereko argiz zadorra uts-egin bage,

 Aidez-aidezko gezia lez izan dedin.

 

 Arotz-lan ontan saiatzen naz egunero

 —Errementari, etzaitez nekatu beingoz—

 Eta usoak dabiltza zeruan zear,

 Guztiz atsegintsu, gozo ta aize utsezko,

 Ta galtzairu-oskoletik jarein-arakak

 Gantzuki dardarazia bai-dirudie.

 

 Ordua eltzerakoan,

 Igarotzeko ordu txaua,

 Ezta lokirik izango, era itsua

 Batelaren izamena.

 

 Norbere egoz joateko alaitasuna,

 Laban egite samurra, goratze lerden,

 Argizko itxaso, ta buruz buru gerora

 Lengo aingeru beragaz zara aurkituten.

 

 Basatza ta odolean murgildu zan

 Arima, ostera bere, norberatzea.

 Eta, bear bada, jaiotz-jazmin gorria

 Ibilgoaren amaitze goi-ixillean.

 

 


inprimatu