inprimatu
William Shakespeare'ren Olerkiak
Izenburua:
William Shakespeare'ren Olerkiak
Sinadura:
William Shakespeare
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan San Martin)
Egilea(k):
San Martin, Juan
Shakespeare, William

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 III-IV Udazkena
Orrialdea:
93-96

                       William Shakespeare-ren olerkiak

                                 (1564 -1616)

 

William Shakespeare

euskaratzailea: Otsalar

 

                             Gizonen iruzurkeria

 

 Ez geiago asperenik, asperenik ez, nere andereak:

 beti izan ziran gizonak engaņuzkoak.

 Oin bata itxas barnean, bestea ligorrean,

 iņoiz etziran izan gauza bati zintzoak.

 Ez egin asperenik orrela, utzi ta igesik dijoaztela;

 arkitu poza ta alaitasuna,

 ta doiņu biurtu zuen samintasuna

 ots egiņaz Hey nonny, nonny!

 

 Geiago ez ari koblaz ta beste kantuz

 murrin astun diran oņazeetatik;

 gizonengan beti izan da iruzurkeria,

 lenengo udarak orbelak jaurti zitunetik.

 Ez egin asperenik orrela, utzi igesik dijoaztela;

 arkitu poza ta alaitasuna,

 ta doiņu biurtu zuen samintasuna

 ots egiņaz Hey nonny, nonny!

 

                                 Ez beldur izan

 

 Ez beldur-izan ia eguzki galdan,

 ezta ere neguko asarre suminduari;

 zure lana bukatu zenun munduan;

 itzuli ziņan etxera, badezu sari

 urrezko gizon garbiak eta emagalduak,

 kedarra kendu zutenak: autsera dijoaz danak.

 

 Ez beldur izan asarreari, aundikiz;

 etzaizula eldu ankerren zigorra;

 etzazu pentsatu janariz ta jantziz;

 kaiņabera da zuretzat aritza bezela;

 urre zaharo, jakintza, erremedio, zaizu oro

 jarraiki zeuri auts biurtzeko.

 

 Ez beldur izan tximistaren argiari,

 ezta dana ikaratzen duan oiņaztarriari;

 ez beldur izan iraiņa ta ezta beraltze gogorrari;

 zuretzat bukatua da negar larri

 galai gazteak eta maitamindu, oro

 zuri jarraituko dizute auts biurtzeko.

 

                                   Amalaukoak

 

                       (18)

 Udarako egun batekin al banizu konpara?

 Zu, ederrago ta legunago izanik

 aize zakarrak astintzen du maietzeko kimua

 udara bere nagian labur dalarik.

 

 Iņoiz zeru niniak kixkaltzen gaituzte,

 argi dizdiak itzal naastutzen diranean;

 maiz, edertasunak menderatzen dute,

 igartuz diralarik izakera aldakorrean.

 

 Baiņa zure betiko udara ezin igartuz,

 ta eztu galduko ederraren jabetasuna.

 Bere itzaletan daraman eriotza ukatuz,

 

 bertsoz egiņik egunak aziz;

 gizonak arnasa duan artean, begiak ikusiz,

 bertso auek izango dira, berekin biziz.

 

                       (73)

 Neregan begiratu zeneza orririk arkitzen eztan

 urte-denbora ortan, edo batzuek ori

 zintzilirik aizeak eragitzen dien adar aietan

 koru erortuak, len, txori eztitsuak zirana kantari.

 

 Neregan ikusiko duzu egun baten illunabarrez

 eguzkia sartzen dala, itzaliz sarkaldea,

 eta gau beltzak, poliki-poliki, eramanez,

 eriotzaren araube, dana du barea.

 

 Neregan ikusiko duzu bere gaztaroan

 atsedentzen duan suaren argia, austurik,

 bukaeran itxarotzen dion eriotz altzo gisan,

 

 aintziņa azi eragitzen zion artatik suntzitakoa.

 Ori nabari duzu, zeure maitasunok sendotuz,

 eta maiteago duzu laister utzi bearrezkoa.

 

                       (97)

 Zer negu itxura zuan urruntze orrek,

 zugandik urruti igesik dijoazten illeen atsegiņetan!

 Zer zurdatzuk esitu ninduen ta zer egun itzalek

 eta zer elkor eta abendu zar alde guzietan!

 

 Baiņa, egiz, orrelako denbora udarakoa zanez,

 udazken joria zan, aberastasun betez,

 ordu mardulen astuntasun eroan eramanez

 senarra ildako alargunaren erraien antzez.

 

 Baiņa ugaritasun ura iduritzen zitzaidala

 umezurtzaren itxaropena eta guraso bako landara,

 udarak eta goraltzeak zurekin bakarrik dirala,

 

 ta zu urruti, txoriak ere dirala mutuak:

 edo kantatzen badute, orren samiņa da beren poza

 ostoak ere zurbil dira, neguaren beldurrak.

 

 


inprimatu