inprimatu
Ezpartin xarrari
Izenburua:
Ezpartin xarrari
Sinadura:
Eusebio Igartza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Igartza, Eusebio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 IV
Orrialdea:
268

Ezpartin xarrari

 

E. Igartza

 

 Zerutik mara mara

 edurra erorki,

 nork ez dezake bada

 egin olerki?

 

 Udaberria degu

 olerki aro,

 goratua izan da

 sarri, oparo.

 

 Ta txorietaz zenbat

 ote egiņak?

 Onuzkero, nik uste,

 konta eziņak.

 

 Ta loreei buruz

 millaka noski...

 ez da ez zail, berak bai

 dira olerki.

 

 Gaur abestu nai nuke

 ezpartin xarra,

 ta bidetxur ondoko

 sasi baztarra.

 

 Nere baitan ausnartuz

 ainitz oldozpen,

 mendi basetxetikan

 doi-doi nentorren.

 

 Eta sasi ondotik

 igarotzean,

 xoxo moko ori batek

 iges batean.

 

 Begiak juan zaizkit

 (ikusi bearra!)

 sasira, ta ara bertan

 ezpartin xarra!

 

 Lotsatua zirudin...

 sokak ausita,

 ao xabal... kupira naiz

 ola ikusita.

 

 Eskergabe gerala

 ezpartiņa sasira

 gizonak gero...

 xartu ezkero!

 

 Gure oņen lagun miņ

 izan ondoren,

 illobitzat sasia...

 ola eskertzen!

 

 Baņan etzak egin, ez,

 ez egin negar,

 xurga ire malkoak

 ezpartin xaar.

 

 Gizon oņak berriz, i,

 ez zapalduko,

 sasi ta ezpartias, biok,

 lagun izango.

 

 Tarteka etorriko

 lengo xoxoa,

 ta, ai! zuen arteko

 izket goxoa!

 

 


inprimatu