inprimatu
Jan gabe bizitzen ikas
Izenburua:
Jan gabe bizitzen ikas
Sinadura:
Eusebio Igartza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Igartza, Eusebio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
186-187

Jan gabe bizitzen ikas

 

Igartza'tar E.

 

 Ura zan gizona, ura,

 zer baserritarra!

 Erbia korrika ainbat

 ba-zan au azkarra.

 

 Astoari onetxek

 erakus ziona...

 janik gabe bizitzen

 ba, alajaiñena!

 

 Astoaren omenez

 esan bearra da

 ikasle bera ere

 etzala motela.

 

 Amabost egun barru

 etzun ba ikasi...!

 Baiñan ikaste utsa

 Ez nunbait komeni

 

 Ikasi zula eta

 baserritar pozik,

 baiñan gaitzak eldu, ta

 laister zan illotzik!

 

 «Otoitz gabe fededun

 izan nai ba'dezu,

 ianik gabe bizitzen

 lenik ikas zazu».

 

 


inprimatu