inprimatu
Oi gau on!
Izenburua:
Oi gau on!
Sinadura:
Eusebio Igartza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Igartza, Eusebio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 II
Orrialdea:
90

Oi gau on!

 

Igarza'tar Eusebi

 

 Udazkenak du erantzi

 Osto loreen urrezko jantzi,

 Ta negu kopetillunak

 Gure biotzak dauzka itunak.

 

 Irripar goxo mendiak,

 Beren ezpaiņak, zeru, zelaiak...

 Ezpaiņartean ikusi

 Par dagiguten elur ortz txuri.

 

 Mendi gaillurretan parra,

 Zelai ta sao, berriz negarra...

 Gizadia zai-zai dago,

 Poz iturri dan Aurra noiz jaio.

 

 Arratseko gau erdian

 Intza tantoak sortu ludian...

 Mariak ordu berean

 Jainko Semea ikus malean!

 

 Josek negar dagi pozez,

 Jaio berria ere negarrez...

 Ta Amak au ikusita,

 Zer? negar ere, biotz biguiņ baita.

 

 Nor legoken, nor, gau artan

 Iru auekin borda xarrean!

 Asto ta bei (zoriontsuak!)

 Laguntzat ditu Aur gaxuak.

 

 Ai! izan ba'nintz, izan ni,

 Zorion gau on artan illargi!

 Teilla txulotik sartuta

 Emango, nion Aurtxoari... pa!!

 

 Gau artako aize ba'nintz,

 Ez nun egingo txistu ta irrintz;

 Nere egalez, emeki,

 Maite-maite nik egin Aurrari.

 

 


inprimatu