inprimatu
Elaiak
Izenburua:
Elaiak
Sinadura:
Deunoro Sardui
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 I
Orrialdea:
16-17

Elaiak

 

Deunoro

 

 Negu murritzak totelik neukan,

 Illun-aldi bat sorturik neugan.

 Nai neban arren alai abestu,

 Gogoa illun nik, biotza estu...

           Pozak igesi...

 Adu onetan, zelan ni bizi?

 Elai ariņak ezik ikusi?

 

 Euskal-Erriko mendi gaillurrak

 Ditunekoxe itxi edurrak,

 Elai maiteak txio-txioka,

 Udabarria danoi opaka,

           Dira gugandu:

 Pozez gaiņezka guk damotsegu

 Etor-garaiko agur alaitsu.

 

 Eldu dira bai, poztuz lurbira;

 Egaz dabiltza danoi begira,

 Eta antxiņako euren abira,

 Oiu samurrez biurtu dira.

           Oi, udabarri!

 Elaiak dozuz barriz ekarri,

 Asetuz nire eder-ekarri.

 

 Ona zirean eldu saldoka,

 Baiņa lastertxo dira biņaka

 Txio legunez maite-kabira

 Ernai daukaguz danak begira.

           Amak, maiteki,

 Sendi-bidea pozik edegi.

 Ai, onen poza igar ba'nengi!

 

 Gari-buruak noz joko egaz,

 Ur-tanta artzeko bardintsu eraz,

 Ara ta ona biraka beti,

 Mokoan dardar txio ta abesti...

           Elai-txioak

 Uxa daustiez barren-laiņoak

 Ta kant-erazo soiņu goxoak.

 

 Barriro ikus or pillo egiņik,

 Lorotan (1) noruntz jun ez jakiņik,

 Aize onari nunbait begira

 Juteko egan bee-aberrira.

           Ene biotza!

 Laster yatortzu Negu soil otza.

 Eta ziurren ordu mergatza!

 

         (1) Alambre.

 

 


inprimatu