inprimatu
Lourdes'ko Album-a
Izenburua:
Lourdes'ko Album-a
Sinadura:
Ramon Cue
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Garro)
Egilea(k):
Cue, Ramon
Garro

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 III
Orrialdea:
164-167

Lourdes'ko album-a

 

P. Ramón Cué, S.J.

euskeratzailea: Garro

 

 Iturburua

 

 Atxaren muin ezkutuan

 ur-sorgu ozkirri-ozkirria urduri.

 Atxa gizaldien-gizaldizko itunez legortzenago,

 ura erraietan erionik; baiña ez jakin!

 

 Zure oiña —erestaga— nire arkaitzean jarri ba'daite,

 ez naiz geiago aitz izango, eresi-kutxa, bai

 bere eresintasuna barruan daualarik!

 

 Larrosak

 

 Larrosa bi,

 zure oin-utsen bizkarreko

 erranpa edurra baizen zurian,

 labankari...

 

 Ez al dira, Andrea, amilduko

 nire arantzak loretuteko uatetan

 dagozan arruan beeragiño,

 orriak askaturik?

 

 Ura

 

 Zer egin zeuntsan urari,

 Andrea, zer?

 

 Ikutu?

 Mun egin?

 Lurrinkatu?

 Ala, zer?

 

 Zure eskuetako ukandela zan?

 Zure ezpanetako margo-dirdira?

 Zure arnasearen kutxatillea?

 Esaidazu: zer izan zan?

 

 Ibilli dabil, eta zure eskuak,

 nakar-antzo,

 aren arradan igaro.

 

 (Nok oratu al leikezan

 uaitz tartean, nok!)

 Edaten ba'dot, nire ezpanak

 zure ezpanakaz pot egin.

 (Baiña mosua arimeak

 baiño ez nabari, zergaitik?)

 

 Ukuzten naiz, eta zelan gelditu naiz

 danau zugaz usaindurik?

 (Zein ederki, ager ziñanetik,

 neke-min-oiñazeak usain-gozogarri,

 zein ederki!)

 

 Zor egin zeuntsan urari,

 Andrea, zer?

 

 Irriparrea

 

 Barre zoroen barrez mundua itun egoan.

 Iguiñaren keñua eban morraille agoan.

 Aaztu zan alaitasunaz. Au zer zan irakasteko

 irriparre eskolea zabaldu zenduan atxean.

 

 Atxa

 

 Zigorra, bai, aitz izatea. Onen kate gogorra

 basoaren egabidearen aldean

 eta garitzearen kulunka ondoan.

 Baiña onartzen dot aitz izatea, naiz ark-aitz, naiz aizkorri,

 ez goroldi laztan, ez samurtasun larrosa bagarik

 guenean, goiz baten, zillo-arrakalea nigan sortu ba'dadi

 zure birjina irriparrearen ostatari.

 

 Argi-mutilla

 

 Erakusmeneko larrosategi. Zure burdiñazko osto zear

 kandela odoltsuen larrosak gora ta gora doaz.

 Ez da munduan baratzik aren beste udabarrikin.

 Lipar baten bizi izateko, larroisak eurak larrosak il.

 

 Larrossk, zabaltzeko, txandea gordeten: leenago nago ni!

 II-agiñean dagon argi batez kandela barri bat irazeki.

 

 Eta kandelategi indartsua erretan biyurtu

 —larrosen ilketea— bere sute usain gozotsuz.

 

 * * *

 

 Sugarretarik larrosa bik kalterik-be igesean,

 zure oin eskale biak orriz bitxitu ebezan!

 

 Eun-urte-urrena

 

 Eun urte irriparrez,

 ez zara nekatu guri irripar egitez?

 

 Eun urte gexo-zain,

 ez dozu miñik eskuetan ainbeste osatzez?

 

 Eun urte zauri-tartean,

 egunean baiño egunean zuriago zure jantzi zuria!

 

 Eun urte parkatuten,

 eta ez eldu —zuk itxaron baña— a ondatzaillea!

 

 Eun urte errosarioz,

 non euki ainbeste larrosen usaiña?

 

 Eun urte aro onez naiz txarrean,

 eta sedazkoa dozu azala. Orban bagea!

 

 Eun urte mirariz beteriko,

 eta zure oro-altasuna ikutzeke bailegon oindiño!

 

           (Malaga'ko «CARACOLA» olerki-ingurraztitik artua, 81g. zenb. VII-59)

 

 Atzalgarriak:

         erestaga, batuta (Bera-Mendizbal).

         eresintasun, melodia, (id.)

         Ez al dira, Andrea, amilduko; «amildu» al leitekezanak «larrosak» dira,

 ez arantzak, oneik arru beean bait-dagoz.

         ukandel, guante (Kirikiño); «gatz-andel», eta «atzandel» -en erara;

 uko, ukubil, eta ukondo-n ikusten danez, mano.

         arrada, chorro, corriente (e).

         uaitz, corriente.

         erakusmeneko, grande, enorme, (B-mu).

         ukuzi, lavar.

         egabide, vuelo, espacio para crecer, volar..

 

 


inprimatu