inprimatu
Baratz bikaiņa
Izenburua:
Baratz bikaiņa
Sinadura:
Deunoro Sardui
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 I
Orrialdea:
9

Baratz bikaiņa

 

Sardui-Enbeita'tar Deunoro

 

 Lore itxusirik ez dau eusko-baratzak,

 Danak ditu ederrak, guztiak aratzak.

 Ai, ni ba'nintz erlea! Krabelin joririk

 Nun billatu? Ez bai da, iņun be, obarik.

 

 Zorapenezko ikusmen! Txoriak txioka,

 Ipar emea jostari lorakaz zibuka,

 Egun-izarrak bigun, mosu ta laztanka

 Ainbat edertasunek sor eta lor nauka!

 

 Noian, bada, ikus-min, oin-sor, loraz lora.

 Kanta ozena danak dakarste gogora...

 Bat yat, baiņa, txit eder. Loraren bikaiņa!

 Pipil zuri bai zara, beste iņor ez aiņa!

 

 Adi naukazu, aurrez, begi biak zuri

 Ederraren goi-maillan nai zaitut ikusi.

 Ez naz bekaitz-zimikoz, ezta be negarti.

 Oroen gaiņez betor, zorunez, OLERTI

 

 


inprimatu