inprimatu
Poetika
Izenburua:
Poetika
Sinadura:
Jose Inazio Lasa Begiristain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lasa Begiristain, Jose Inazio

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
32

 

Poetika

 

Jose Inazio Lasa Begiristain

 

 Ttantta erori

 eta erritmoaz

 hasiera.

                       Honi, bizitza diotsue.

 

 Inpultsoen losintxa

 eta zabaltzen da

 ZeruInpernua.

                       Honi, begiratu faltaz, ezerrez.

 

 Hori joaten da,

 galtzen, etorri zen modura,

 bizitzaren izpi eta seinale.

                       Orduan, amaieraren bihotza.

                       Eta bihotza, sua.

                       Eta sua, izpia.

                       Eta izpi umila, ttantta,

                       berriz, beti, parrez, ttantta.

                       ZuNiHaren astindua, magia.

 

 —Eta zer esango lukete? —galdegin enperadoreak.

 —Dakusaguna besterik ez dela!

 Ispilu (ibiltariaren oiartzunak) ibiltariak:

 —Eta haren argia goizihintzetan dager.

 

 Aitonak ahaztu du jakindurizko soinekoa.

 Jaioko da berriz, jaioko,

 eta gogoratuko dugu

 ume distiratsua

 edo katilu xuri hutsa.

 

 Pozik zeuden horrela,

 zetorren urak

 jartzen zien ibilerarekin.

 

 Behatzartean lizundu zitzaion

 ogia.

 Hurrengoan, zebilela, opil usaintsu:

 zerbaiten traza da hau!

 

  

 


inprimatu