inprimatu
Amuarrainaren agonia
Izenburua:
Amuarrainaren agonia
Sinadura:
Ramon Sanchez Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sánchez Zabaleta, Ramón

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
29

 

Amuarrainaren agonia

 

Ramon Sanchez Zabaleta

 

 Argi grisen aterpean

 itzal desfiguratuak dantzan dabiltza,

 keak gorritutako begiak

 dantzan ere

 azken begirada deslai baten bila,

 baina ez itsas zabalaren itxaropenez,

 haizezko zirriku batena baizik;

 ur jauzi axolakabe hark

 kaporatu zuen amuarrainaren agonia

 ikusiko duzula ziur dakizu eta.

 

 Eta agureak

 koloniaz igurzten ditu

 bere haragi zuri biguinak,

                                                           "eta begira gazte

 hori

                                                           galbide zuloan."

 

 Baina zatoz,

 ase zaitez,

 ez bait dut ikusi

 zetazko galtza zabalek ezkutatutako

 zure anka deformea.

 Ase eta heldu,

 ez aska,

 eguzkiak argitutakoan,

 zetazko galtza zeharkatzerakoan,

 izerdia koloniari gailentzen zaionean,

 gure hartara itzultzen garenean,

 orduan hasiko baita

 amuarrainaren benetazko agonia.

 

 


inprimatu