inprimatu
Izenbururik gabe
Izenburua:
Izenbururik gabe
Sinadura:
Ramon Sanchez Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sánchez Zabaleta, Ramón

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
31

 

Ramon Sanchez Zabaleta

 

 Hiriko teilatu      beltzen atzetik

 gorde da eguzkia,

 Hiriaren soin          zikiratuaren atzetik,

 azken izpiek

 haren adar desafiatzaileak

 nabarmentzen dituzte, eta

 Gauaren hatsa usaitzen dut,

 astun eta bare,

 hordigarri,

 erlauntza honetan.

 Askatasunak ihes dagit

 dastatu ahala,

 itxaropena

 horretan datza...

 eta ez naiz aske!

 erlauntza batetako          biztanle

 ekilibrista          besterik ez naiz.

 Gauaren ferekak ordea,

 oraindik

 mozkortzen nau, eta horregatik

 konturatzen naiz, poliki poliki

 Hilargia

 itzaltzen hasi dela

 Gaua erdoiltzen ari dela,

 eta geure erreinua,

 dastatu ahal izan dugunona,

 egunak darion laino kiratsuak

 gaua biltzen duenean

 amaituko dela.

  

 


inprimatu