inprimatu
Negua kantuz
Izenburua:
Negua kantuz
Sinadura:
Jean Louis Caussade
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Caussade, Jean Louis

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
26

 

Negua kantuz

 

Jean Louis Caussade

                                                                         (1959)

 

 Negu minean, lanoak zaizkigu elurrez dohakin,

 kristalak ilargi betean dirdir;

 egunaz berriz, iguzkirat zuhaitak iduri erregin;

 zelaiak bere dabantzal xuria jauntzi du

 xori hatz batzu lerroka galtzen dira zuhaitz baten oinetan

 etxe ondoko haur batek bildu ditu, elur pilotak, biharko

 gudukaren itxaropenean,

 auzoko zakur beltzak, bere ileak zuritu ditu elurrarekin

 gozatu ondoan,

 eskalea eskordiz jana, elurtu zen betiko gauean,

 biziak bertze laster bat asmatu du, denboraren purrustadean,

 negua kantuz ari da, elur lumak dantzan ari direnean,

 elurrak, gizartearen bulbura, elbarri du, negu minean...

 

                                                                   ("Maiatz" 9.)

 

 


inprimatu