inprimatu
Betor
Izenburua:
Betor
Sinadura:
Imanol Laspiur
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Laspiur, Imanol

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/garagarrila
Orrialdea:
128

 

Betor

 

Lastarri

 

 Agur Urte Zaar;

 betiko oa berriari bidea uzten,

 I ere berria izan intzan

 ta orain zaarren-zar aiz ilten.

 Euskeldunontzat zorion gutxi

 dizkiguk iltean uzten,

 orregaitik Urte-Berria'ri

 agurka gaudek itxaiten.

 

 Agur ta agur Urte-Berria

 ator gugana i laister;

 Zarr arek baņo zorion geio

 egin-izak ik ekartzen.

 Itxaropenez beteta gaudek

 biotzak poz-pozez lertzen

 ea aurtengo urte onetan

 burua dugun jasotzen.

 

 Bai egia da, zori txar-txarrez

 orain dutana idatzi.

 Joan zaigun urtean, euskeldunok,

 gauz on gutxi dugu ikusi.

 Baņa Jainkoak Erri onentzat

 osotasuna iritxi

 egin dezala urte auetan

 zorionez gaitezen bizi.

 

                                                               1958-1959-mugan.

 

 


inprimatu