inprimatu
Chorinoa
Izenburua:
Chorinoa
Sinadura:
Etienne Salaberry
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/garagarrila
Orrialdea:
127

 

Chorinoa

 

Etienne Salaberry

 

 Choriņoa, zer diozu

 Abar gainetik

 Hichtuz hasia?

 

 Choriņoa, ez zira ageri

 Hosto bech-izpi

 Egur belz gainean?

 

 Choriņoa, ez dakizua

 Mendi kaskoz-kasko

 Dela errege negua?

 

 Choriņoa zer gatik

 Ari zira, hichtuz hola,

 Ataalaritzat, ortzia?

 

 Bizkitartean badakit

 Ichilduren dela orzia.

 Jo zazu hichtuz choria!

 

 Erroetarik goiti, erasian,

 Lur eta iguzki nahas,

 Iragaiten da izerdia.

 

 Lehenik pherdetu hesiak,

 Egiten data, kheinu malzur

 Hogoi eta hameka, eskutik!

 

 Alegrantzia, charamelaz

 Sartzen da bihotzetan

 Choriņoa zu chichtulari.

 

 


inprimatu