inprimatu
Euskal-Erriko Mendietan
Izenburua:
Euskal-Erriko Mendietan
Sinadura:
Miren Arrate Ibargutxi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ibargutxi, Miren Arrate

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
18

 

Euskal-Erriko mendietan

 

Miren-A.

 

 Euskal-erriko mendi ederrak

 laister orlegituko dira;

 Baserri ondoko zugaiztxueri asi zaie sagar-lora.

       Uda-berria datorkigu

       alai alai jantzia.

 

 Ikuskai zoragarria,

 gure Euskalerria! Baņa...

 bildur naiz oraindik

 orren piņu asko ikusirik

 gertatuko ote zaigun

 ikuskaige gelditu,

 eguzkia estali...

 

 Pagoak, lizarrak,

 nun zaudete?

 Zuen anai, euskaldunak

 il egin zaituzte.

 Ai piņu, piņu!

 nondik aiz i sortu?

       Ik emandako diruakin

       zer egiten ari dituk?...

       Berriz piņua sartu.

 

 Onela jarraitzera

 ziur nago ni

 ez degula izango euskaldunok,

 nora begidatu.

 

                                                       Eibar'en 1959'go Otsailla

 

 


inprimatu