inprimatu
¡......?
Izenburua:
¡......?
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
orrila/daguenila
Orrialdea:
247-248

 

¡...... ¿

 

Aurraitz

 

                                                     Txillardegi'ri tamaltasunez

 

 Zoroa naiz. Bai. Zoroa.

 Baina neuk baino bestek ez

 Baitaki nire giroa.

 

 Gizarten zentzunduntzat naukate,

 Baina bakarrean eskuragaitz

 Zaizkit neure oldozkun ta naaste.

 

 Gauza orok daragizte gogait

 Lortu ezinaren poz ertzean

 Gogoan daukadan utsa astun zait...

 

 Eguraldiren aldakuntzakaz

 Aldakorra zait gogo-giroa

 izadi ikutuk nauka lilluraz.

 

 Bizi bearraren ots goibela

 Gogaien bidean eragozpen...

 Pozkor zait ulergaitzen ixila.

 

 Zentzuduntzat daudenek ikus oi

 Ez dituztenez ikusten ditut

 Gauzak: gogoa baitut olerkoi...

 

 Atsekabeen aldapan erreza

 Litzakit buruari uztea

 Latza baitzait zorionik eza.

 

 Baina buruari utzi-ta iritz

 Ote nezake neure barru utsa

 Bete legikedan zorun-bizitz?

 

 Gaikoia izan baino naiago dut

 Ametsen zidorretaz maratu

 Iainko laztanek aurkitzen ditut...

 

 Zoroa naiz. Bai. Zoroa.

 Ez baitu, baina, inok inoiz

 Iakingo nire giroa.

 

 


inprimatu