inprimatu
Eresi Esnagarri
Izenburua:
Eresi Esnagarri
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
orrila/daguenila
Orrialdea:
246

 

Eresi esnagarri

 

Otsalar'ek

 

                       Norbert Tauer'i, bere euskeltzaletasunagaitik, eskerkiz.

 

 Smetana aundia, zer dakarkida gau ontan?

 Moldavia'k daraman doņu berezi otsa,

 ain sakonki astintzeko gaur nire biotza.

 Zer arkitzen diat ire eresi entzungarri ortan?

 

 Bohemia'ko bioliņen doņua negarti,

 errekaren eten gabeko marmarioak apaindua

 Checo-erri zintzoaren gogo eta naia,

 agirian duelarik bere tolezkaitasun arrigarri.

 

 Leiarrezko ereskioak zorrozki zulatuz,

 nire erraietaraņo miņaren miņez sakonduz;

 gau onen beltzean, beste gau bat sortuz.

 

 Smetana'k edan zun ur garden ori

 Eslava'ko ibai korronteruntz da izuri.

 Moldavia! I aiz, i, erri jarraigarri baten iturri.

 

 


inprimatu