inprimatu
Zinko'ko aitona
Izenburua:
Zinko'ko aitona
Sinadura:
Frantzisko Etxeberria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria, Frantzisko

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
iraila/gabonila
Orrialdea:
7-8

 

Zinko'ko aitona

 

Etxeberria'tar P.S.I.

 

 Zutik, artillez burua zuri,

 Elurretan arte ark iduri.

 Andia zigun maitasun guri

 Gugan pizten zun ongina-iruri.

 

 AUNDI dan UA maitego zizun

 Maiz deitzen zion «Yaungoiko Eder»;

 Ez zebillen Arenetan alper,

 Ezin estali biotzeko itun.

 

 Geroago yaupadun ni gerta

 Eldu zan Ogi-Deun banaketa;

 Nik ari IESU Yaun ezpañera,

 Ark bi malko nere esku gañera.

 

 Irten zan astiro txadonetik...

 Ni ere bai, eta —«Aitona zer du?

 Asi nintzayon galdeka iradu,

 Etzidan aoa zabaldu.

 

 ..........................................................

 ..........................................................

 

 — Ote dakit ttantto daridanik?

 Itza guztiz attu zaidalarik,

 Esker ona dut urez bustirik,

 Biotz-palasta begira igorik.

 

 Diotsat: «Zuk ni maite... Nik Zu ez!

 «Yaun ta Yabe zaitudanez,

 «Miñez nago ta naigabez.

 «Zuretzat ezer ezin egiñez!!

 

 «Nere erriaz bat naiz

 «Onek uts dagi maiz!!

 ..........................................................

 

 «Ez dakit irakaslerik ez dun,

 «Ala, ote dagin ez entzun...

 

 «Negarrez soillik zer zuzenduko?

 «Besterik ez det nik emateko!

 «Bego nere zottin, or, lekuko:

 «Abenda-erri ez det aaztuko.»

 ...........................................................

 ..........................................................

 

 Aitonaren itzak sarkor!!

 Ez nuke izan nai aaztukor.

 

                                                                       1958-2-9.

 

 


inprimatu