inprimatu
Etzun Izan Erantzunik
Izenburua:
Etzun Izan Erantzunik
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
orrila/garagarrila
Orrialdea:
12

 

Etzun izan erantzunik

 

Aurraitz

 

 Aitz-ura bezin garden zinan maitetasun,

 nere biotz-barruan bakarti ta zintzo;

 zutzako ziran nere zotin eta mintzo

 kabia beroa zindun nere tamaltasun.

 

 Leun eskintzen nitizun, ilunabar ta goiz,

 pozkida ta atsekabez ondutako kanta,

 biozketa samurrez ereskidetu-ta;

 baina etzuten izan erantzunik inoiz.

 

 Uste sakituaren zidor neketsuan,

 burestun bat ezarri bai-nizun azkenez,

 arduratsu egin-da, mingostasun-lorez;

 ixilaren zelaian zimel-zimeldu zan.

 

 Saminez geratu zan ixil otzan bakar,

 tamal minduak esi, biotz utzituan,

 lore zimel ta kanta pusketak oinetan;

 geroz maitasun-bidez biotzkadak makar.

 

 Orain amesetan lez, urrunetan zakust

 zaurats baten ostean, gentzaz, estalirik.

 Berriz etortekotan... ez ekarri istorik

 Zugaitik yasantzeko adorerik ez dut.

 

 


inprimatu