inprimatu
Eibar Euskelduna
Izenburua:
Eibar Euskelduna
Sinadura:
Imanol Laspiur
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Laspiur, Imanol

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
orrila/garagarrila
Orrialdea:
11

 

Eibar euskelduna

 

Maitale

 

 Biotz mindua daukat

 gertatu bat gaitik,

 eta mintzatuz nator

 gauza auxegaitik.

 Arrate'ko eguna,

 euskeldun oraindik;

 erdeldunak naiz ta ari

 indarrez naasturik,

 gorde daigun, euskeldun,

 tinko eta garbi.

 

 Gure erria dago

 errukigarria

 iya galdurik bere

 oitura garbia.

 Berak sarri badu ere

 zauri mingarria,

 artu daigun indarra

 ta ez aruaz larria

 euskeldun izan dedin

 gure Euskel-Erria.

 

 Esan ditut bi bertso,

 ara irugarrena,

 erakutsiz Eibar'tar

 baten min barrena.

 Arrate'ko Amatxo...

 Zu gure laguna

 entzun eiguzu, arren,

 gure dei ozena.

 Zaindu daiguzun beti

 Eibar euskelduna!

 

 


inprimatu