Maitemin eroslearena...
Txindurri
Baba saltzen ari nintzala
Eibar'ko plaza berrian,
Neska gazte bat galdezka neukan:
Babiori zenbatian?
Amazazpian saltzen dot, baņa
Zuretzat amabostian,
Amabostian nai ezpadozu
Laztantxo baten trukian.
Aizazu gizon, ganorabako,
gaņera lotsik bagia,
Babian truke zuk nai zenduke
Neure laztana artzia?
Neure laztana aginduta daukat
Bai eta nere onrria,
Nik zuk baiņo naiago dot
Jose Maria maitia.
Neska polita entzun egizu
Diņotzudan arrazoia;
Lau etxe baditut eta dirutan
Gutxienez bai milloia.
Pentzatzen bozu neskatx ederra
Nerekin esposatzia
Lenegotikan izango zara
Gauza guztien jabia.
Nik eztot biar zure etxerik
ez eta ere milloirik.
Nik eztot gura mundu onetan
Maitetasuna besterik.
Ez eizu artu gauza orregaz
Baterez buru austerik,
Ni ez nijua ukatutzera
Bein emondako berbia.