Getsemani nere min-ondo
Ormaetxea'tar Nikola
X
Miņ-aurrearen ikara! Miņaren larripena!
Miņ-ondo aundiak ba-du atsegin bat ostena.
Min-lekua legunkatuz artzen dan atsedena
esateko bakar da gai miņ aundiz egon dena.
Giltzapera nindola esku lotuak burniz,
arren, lasaxegotzeko esatear egon niz.
Makurrago gerta-bildur, ixil iasan dut anitz.
Etziramon goxoa nun, ukaraiak igurtziz.
Ez dakit noiz arte, baņa iun ziran nere miņak;
Baratzan Iaunaren aien aldean ez samiņak;
baņan Arenak sumatuz esan ditezke ziņak,
miņ-ondoaren goxoa iastatzeko egiņak.
Urteroko Garizuman au dut nere xokoa,
zazpi urtez ain samiņa, zazpi laukoz gogoa.
Zuretzat izan zan miņa, neretzat miņ-ondoa.
Zernai gaitz gerta dakidan, Getsemani'n gogoa.