Oarra
Atsegin aundiz aurkezten dizugu, irakurle, Etxaniz apaiz yaunaren
bertso-berri txorta zoragarri au: aurten argitara yaurti gogo dun olerki-
idaztiaren asikiņok, ĢEuzko-Gogoaģren irakurleei eskeiņi nai dizkie biotz-
biotzez. Edozelako olerki-tankerari iņolako euskal-kutsua txertatu dio: olerki
biribil, zoragarri ta erritarrok gure erri xeak maite ditu, baita zerbait ikasi
izan uste dugunok ere. Olerki-idazti berri ori eurrez saldu aal beza euskeraren
onerako ta alde-aurrez gure zorionik laztanenak yaso bitza.
Euzko-Gogoa
Eguzki anaia
Etxaniz'tar Nemesi
1
Argia esna baņo lenago
igo nai det gallurrera,
Eguzkiari ate zabaltzen
nor dabillen ikustera:
zaitu lenengo argi-aria,
ta aupa aren bizkarrera:
zaldizka aren gain gallurrik-gallur
arin egin ibillera,
ta urrezko izpi argi aretan
jetxi arru barrenera.
2
Gabaz mendiak oro beltz zeuden
aitzulo illun iduririk,
sasi ta iturri Basajaun beltzak
zeuzkan zearo arturik.
Orain Euzkiak millaka margoz
utzi ditu ederturik,
basarri txuriz, tellatu gorriz,
zelai orlegiz jantzirik,
Euskalerriko ikurrin argiz
mundua txiprizkindurik.
3
Arratsaldera Euzki anaiak,
bide luzez aunatua,
mendi gallurrei agur dagie
emanik azken-musua:
urretxiņolak bialdu dio
iņularreko doņua,
eliz-kanpaiak aidea urratuz
jo du Abemarikua.
Txapela jaurtiz, oiu dagiot:
ĄAgur, Jainkoaren sua!.