Bi gogoen eresia
Zweier seelen lied
Dehmel
euskaratzailea:
Udalaizpe
Goizeko izarra,
arrats izarra,
bi izar iduri
ta bat izaki.
Eguna sortuz
ta gaua sartuz,
zuen argiak
aurkiko al gauz
bin biotzak
iratzarriak.
Goizeko izarra,
arrats-izarra,
egunak bete
gogo bat gaiten
otoi, iguzute,
azken gau arte.
Guatemala'n 1950 urrillak 18
|