inprimatu
Formentor'ko Lerrondoa
Izenburua:
Formentor'ko Lerrondoa
Sinadura:
Miquel Costa i Llobera
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jokin Zaitegi)
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Costa i Llobera, Miquel

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9/10
Orrialdea:
4-5

 

Formentor'ko lerrondoa

                       (Lo Pi de Formentor, Costa Llobera)

 

Costa Llobera

 

euskaratzailea:

Udalaizpe

 

 Zugatz bat maite dut, benetan, biotzez,

 oliondo baņo zarragoa urtez;

 aritz bera ez da orlako sendoa,

 ez da ain orlegia laranja-ondoa.

 

 Aren orrientzat beti udaberri;

 bera atera naiaz dabil burrukari,

 lur dana astindu ta birrindu oi duan

 aize-erauntsi beltza bere orpo-orpoan.

 

 Aren orri zear ez du begiratzen

 lore maitaleak; gogotik eskeintzen

 aren azpi itzalei egundo ez doa

 pa bigun kutuna iturri goxoa.

 

 Beraren burua, Yaungoikoak, orde,

 lurriņez igurtzi betiraunde-arte.

 Mendi goi malkarrak ditu bere lurtzat,

 ta bere iturritzat itxaso zabal bat.

 

 Olatu gain zear eguzkiak, urrun,

 diz-diz egitean goizean goiz bigun,

 adarretan ez du txio-yarioan

 atzeman daikegun txori ego-baldan.

 

 Itxas-arranoen ots arrigarria berriz,

 entzuten du burugain aria,

 goi-ortziak zear birundan dabillen

 sai ego-eskergak ikutuz somatzen.

 

 Ez ditu beraren bizi-eutsigarri

 lurretako lokatz zirin edo arri;

 aitzei lotuta dauz erro-zain sendoak,

 astintzen bai-dute aize, euri, euzkiak.

 

 Zeru-maitasunak eman dio eurrez

 yanari bizia, igarle zarrei lez.

 Gizon guren antzo, ene zugatz guren!

 tontorrak bean ta gorantz so ez eten.

 

 Elkorra baitzaio lurra, baņa, adarra

 birpizten ortziak muinkatuz ņabarra

 atsegiņen ditu neguko ekaitza,

 oņaztarri dirdai ta kazkabar gaitza.

 

 Aize-erauntsi yasak orru egitean,

 ta arkaitza bitsetan murgiltzen dunean,

 uiņen burrunbotsak ez dabes ain zagai...

 lerrondo adatsa odei-gora garai.

 

 Lur orbandun zear ite oroiakin

 ibilliko bai-nauk baitura deunakin.

 Zugatz guren ori! Biotz onek opa au!

 guduan yardunaz ta beti garaitu.

 

 Gorantz gogo zindo! Goiko ur-laņoak

 igaro ta goian erazarri itzak

 ire erro ta zuster sendoak, gorengo

 aitzetan zugatzak bezelatsu-edo.

 

 Eta ludi-itxas-uin asarreak zartez

 ibituko dituk oinpean bat-batez.

 Ta ire abestiak, aize-egoak lagun,

 ekaitz-egazti lez, yoan doaz urrun.

 

                                                                 1950 Azillak 11

 

 


inprimatu