inprimatu
Ezin eztituzko zure baratzea
Izenburua:
Ezin eztituzko zure baratzea
Sinadura:
Annie Etxeberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Annie

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2001
Argitalpenaren urtea:
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
12

Ezin eztituzko zure baratzea

 

Annie Etxeberri

 

 Ezin eztituzko egarri batez hartuak,

 akitu gabe ene begiak betetzen dira

 hainbeste maite zenituen mendiko bazterretaz,

 zure biziaren azken hatsaren aterbea izan zena.

 Mendiaren hedatasun arrailgarria,

 Jainkozko ekintzaren ikusgarria,

 eternitatearen izpia.

 

 Zure baratzea

 

 Amets batekin nahi zenuke ezkondu,

 ametsa hegalgarri delako,

 ametsa moldagarri delako.

 Ametsak trabatzen balin bazaitu,

 ametsaz aspertzen balin bazara,

 hegaldatuko da ametsa.

 

 Zure bide bazterrean loratu da arrosa,

 miretsi duzu, preziatu duzu lorea.

 Lorea zabaldu da zure besoetan,

 arrosa argitu da zure amodioan.

 Zure bihotzerainoko bidea loreak ezin du aurkitu,

 zure baratzean lorea ez duzu landatu.

 

 Ulertu du loreak zure beldurra,

 beldurra ber-bera senditzen duelako.

 Bere hostoak loreak ditu zabalduko,

 luzaz edo betikotz arrosa da argituko,

 bera bazterrean dagoen bidean ibiltzen zareno.

 Maite zaitu loreak eta maitatuko.

 


inprimatu