inprimatu
Kabilia
Izenburua:
Kabilia
Sinadura:
Annie Etxeberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Annie

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2001
Argitalpenaren urtea:
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
11

Kabilia

 

Annie Etxeberri

 

 Kabilia, herri oinperatuetarik beste bat oraino.

 Zure ahotsa ixildu nahi lukete, mespretxua, zapaldia jasanarazten dizute.

 Eta oinperatzailea nor da? berak ainitz urtez morrointza eta menpetza jasan zituena.

 Oinperatua oinperatzailea bilakatzen da, herri gehienek egiten duten bezala.

 "Shoah" ezagutu zutenek, menpekotasunean bizi izan zutenek ere beste bati zapalketa jasanarazten

 diote, ibilera horretarik ateratzen ahal ez balitz bezala.

 Delako "Shoah" horietaz, zapalketa horietaz, beterik dago mundua, garai desberdinetan, atzo, gaur

 edo bihar ere.

 Oinperatuak ez ote dira beti oinperatzaileak bilakatzen? That's the question!

 Gizakiarengan otsoa da gizakia.

 Naturaren aurka, biziaren aurka eramaten du bere bizia gizakiak. Naturaren suntsitzaile trebeena, bere

 bezalakoen suntsitzaile handiena.

 Naturaren istripua ote da gizadia?

 


inprimatu