inprimatu
Urrezko kaiola
Izenburua:
Urrezko kaiola
Sinadura:
Agnès Esponde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esponde, Agnès

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
34.zk.
Orrialdea:
45

Urrezko kaiola

 

Agnès Esponde

 

 Kosovo alde hortan sortu eta

 mendekio eta herra nagusi direla

 zer etorkizun xori eder batendako

 herri urruti batetarat begiak xurlturik dago.

 

 Huna primadera hastapenean

 aments bat zaukana bere ustez gogoan

 Parisetik beni hoberenak heltzen goiz huntan;

 berehala herri eder hortarat abiatzen da lorian.

 

 Etxeko ohantzea utzirik

 bere burasoak ongi besarkaturik

 laster airatzen da gogoa amentsez beterik

 arima ere argi batez harturik.

 

 Xoria tokiratzen da gau hastapenean

 ez da urrezko kaiolarik han!

 bere edertasunez baliatu behar duela orai berean;

 ateak hesten zaizkio uste gabean.

 

 Xori hunek ez du geroztik kantatzen;

 itxuraz laster kanbiatzen;

 bihotza betiko hausten!

 arima ere ilunez estaltzen.

 

 Gau guzia lanean...

 nola kanta dezake argi hastean?

 doi-doia bizipide sakelan,

 zer ifernua lur huntan berean

 

 Munduko ofizio zaharrenetarik bat dela;

 sekulan bezainbat galdatua, diotela!

 emazteen zortea aldiz "esklabutza" egundainokotan.

 aldi berean, honenbeste aintzinameridu mende batean!

 


inprimatu