Kantuz goxatuz gogoa
Léonie Ibañez
Kantuz gustua
Kantuz badut nik gustua
Kantuz ari naiz bizian ardura
Kantuz goxatzen gogoa
Kantuz beti kantuz
Kantuz artzen nintzan haurrean
Kantuz eskolarat bidean
Kantuz elizarakoan
Kantuz beti kantuz
Kantuz gazte nintzanean
Kantuz eliza eta plazetan
Kantuz lagunen artean
Kantuz beti kantuz
Kantuz ari naiz lanean
Kantuz ere otoitzean
Kantuz Jainkoa gorestean
Kantuz beti kantuz
Kantuz ari naiz alegrantzian
Kantuz ere trixtezian
Kantuz begien xukatzean
Kantuz beti kantuz
Kantuz lili eta xorieri
Kantuz mendi eta oihaneri
Jainkoaren kreazioniari
Kantuz beti kantuz
Kantuz otoitz eri ta xaharrentzat
Preso ta miserian direnentzat
Gerlan diren guzientzat
Kantuz otoitz kantuz
Kantuz otoitz bihotz gogorrentzat
Jainko onak guri ahal ditzan
Bakea ezar ahal dezan
Kantuz otoitz kantuz
Kantuz galditen dut barkamendu
Norbait balinbadut ofentsatu
Kantuz elgarri barkatu
Kantuz gaiten goxatu
Uzten dugunean mundua
Merezitzen badugu zerua
Jesusekin izaitea
Kantuz beti kantuz
Kantuz lorian kantuz
***
Nere pertsuak ene ahizpari.
Ahizpa bat baizik ez eta, munduaren beste buruan
Aspaldi hemendik juanik Kalifornia aldean
Gazterik hemen esposaturik han bizi bere familian
Hemengo senar eskualdun baten, eta lau haurren erdian
Amatxiturik ere jarria dago jadanik askotan
Gazte ginenean hitzeman ginuen, elgarri hurbil bizitzea
Bainan biziko zorteak dauku, kanbiatu bizi moldea
Hura han eta ni hemen, bizi behar izaitea
Mundu huntan zinez neke da, nahi dena egitea
Jainko onak ezarri lekuan, egin behar bizitzea
Haur eta gazte ginelarik maite ginuen kantua
Amatxik erraiten zaukun, zer zina xori parea
Ziek ez bazizte loan sartuak ari zaizte kantuan
Holako beste pare bat, ba ote dago munduan
Beti elgarri josirik hor, zabiltzate biak bizian
Baditugu bi anaia ere, hemen eta Kalifornian
oro familian hemeretzi haur, baditugu lauen artean
Bai eta asko haur ttipiren, aitatxi, amatxi karguan
Hek jiten dira gure ikusterat, plazerrekin artetan
Amatxiren zina xoriak, artzen orduan kantuan
Ama gaixua dugu orai, adinean abantzatua
osagarria ere du, biziki menguatua
Aurridetan zaharrena eta, bakarrik bizi gelditua
Aspaldi juanak aita amak senar eta aurrideak
Lur huntarik gure otoitzak, harzkitzue gure maiteak
Badira ere anitz eskualdun, gazterik hemendik juanak
Gure ahide, adixkide eta gazte lagunak
Beren bizia Amerikan, betikotz hartu dutenak
Anitzak plazerrekin ikusten, bakantzetarat jinak
Eskualdun maiteak gure partez, orori goraintziak
la la la la la la la la
goraintzi hoberenak!
***
Jesus, zu gure bidea
Errepika
Gure otoitza, oi Jesus ona, gure otoitza hel dadila zugana
Gure otoitza oi, Jesus ona, gure otoitza, entzun zazu otoi Jauna!
Jesus, zu gure bidea, Jesus zu gure argia
zu gure maitatzalea, zu amodioz betea, zu gure ontasuna
zutan konriantxa duena, hura da kuraiosena
Mundu galgarri huntan, zu gabe nor izan, bere soseguan
Jesus, Jainko gizon egina, bizia guretzat emana
Bai eta zure ama, guri duzu emana, zu guretzat anaia
kurutzearen gainean, tormenta heien erdian
Etsaier barkatzale, amodio hedatzale, ororen maitatzale
Jesus, zure amodioa, guk bazterrerat utzia
zure manamendua elgarren maitatzea emaguzu grazia
Utzirik, herrak eta gerlak elgar ezin jasanak
Lagunt gaitzazu Jesus zure hobeki maitatzen bai eta salbatzen
***
Oh, Jesus ona
Errepika
oh, Jesus ona, zato gu ganat, zu zaituena da kuraiosena
oh, Jesus ona, zato gu ganat, zu zaituena da urosena
Oh, Jesus ona mundu galgarri huntan, zu gabe nola izan?
Oh, Jesus ona amodioz betea, zu gabe nola izan?
Oh, Jesus ona bizia guretzat emana, zu gabe nola izan?
Oh, Jesus ona bekatuen barkatzailea, zu gabe nola izan?
Hemengo herrak hemengo gerlak, zuk Jesus nola jasan?
Zuk egin ongi guzia, guk bazterreat utziak zuk Jesus nola jasan?
Batzuren gaixtakeriak eta besten urguliak zuk Jesus nola jasan?
Zonbaiten berkoikeriak eta besten miseriak zuk Jesus nola jasan?
Lur huntarik zuri oihuz, kuraia ezin hartuz, lagunt gaitzazu Jesus!
Elgarren maitatzen, elgar jasaiten, lagunt gaitzazu Jesus!
Azken oren beltz hura, zaukularik etortzen, lagunt gaitzazu Jesus!
Bai zure ganat heltzen, bai zure lorian sartzen, lagunt gaitzazu Jesus!
***
Zeruko izar guziak
Errepika
Oi zeruko gure ama ona, oihuz gaude zuri
Lur huntako penetan, gaitzazun, zuk otoi sokorri
Zeruko izar guziak baino, ederrago zira Maria
Zeru eta lurren erregina, oi, ama kontsolagarria!
Zuri konfidantzan dena ama, ez da sekulan zuk utzia
Jesusen aldean zaude zu, gure fedeaz griñatua
Lur huntarat agertü zira ama, haur xume inozent batzuri
Heien bidez jakinarazteko, guretzat dituzun griñak orori
Azken orena jiten zaukularik, oi, ama on eta eztia
zure semeak gu jujatzean, har azu otoi gure aldia
***
Beñat Galtxetabururi.
Errepika
Oi Beñat zu, xorragarria, gure besten edertzailea
Oi Beñat zu, maitagarria, gu ororen alegrantzia
Herriko bestetan, ala ezteietan, zure soiñu alaia
Zure ixtorio pollitak gogoan ditugu
Oro penetan utzi gaituzu, Jainkoak zu gazterik
baitzaitu bereganatu
Zure akordeona, zure ixtorioak dirare
Zurekin ixildu
Bai gure etxetan eztei itxuretan zure bisal goxoa
zure akordeona besoetan
Eskual herrian, zure omena, geldituren dela
dudarik ez den gauza da
Joztaraz sari, otoitz bedera, zor dauzugula
ene bihotzaren oihua da
Oi Beñat zu, xoragarria, gure besten edertzailea
Oi Benat zu, maitagarria, gu ororen alegrantzia
Bai, gu ororen alegrantzia
Ikus arte Beñat
***
Ene osebari.
(Airea: "Goizean, argi hastean")
Hamalauetik, hemezortzirako, gerlan ibili den otto
Klasa hartako gerlaritan, herrian bakarrik dago
Gaztean gerlari, orai xahartasunari, beti gudukan ari)
Nork erranen du trixte dela, soinez haren bisaiari (Bis)
Oi gure oseba maitea, ezin ahantzizkoa
Zuk badaukazu kuraia, ezin garraituzkoa
Ez zauku iduritzen zure bisaiak behar duela itzali)
Betikotz hemengo zirela, zauku guri iduri (Bis)
Barnez trixte bazira ere, bisaian irri xuria
Egun guzietako itekueri, osoki jarraikia
Errepostua prest, irri poillitian, intzuten tzun tritxuei
Nola, ez izan ororentzat, etsenplutzat hargarri (Bis)
***
Eskolako xiria
Aita nuen hego aldeko, ama aldiz iparreko
Amaren famillan baziren, lehen, pertsulari asko
Aita zen aldiz kantaria, xoraturik gu hari so
Amerikako mendietan, (usaia hartua oso) (Bis)
Aita hego aldeko nuela, eskolan nuen ixtorio
Lagunek hi española hiz, erraiten ni trufatzeko
Ez zakiten odol bera zela, gure zañetan ibiltzen
Zedarri batek gintuela, (gu bi alde atxikitzen) (Bis)
Lehen eskolan guretzat ez, oi eskuara onartia
Norbaitek hitz bat erran eta, laster han ginuen ziria
Oi, ziri madarikatua, ez haizu libertitzea
Detektiba bilakaturik, (lagun baten tronpatzia) (Bis)
Lagun bati ziria pasa, eskolako karitatia
Eskuaraz hitz bat erran eta, lagun gisa to ziria
Orai berriz ari girare, ja ikastolen altxatzen
Eskuararen begiratzeko, (egin ahala egiten) (Bis)
Agur eskual herri ederra, hoin zira xoragarria
Mendi eta oihan berde ederrez, zira dena inguratia
Etxe xuri, gorri eta berdez, zira ere loratia
Gazte maiteak begira zatzue, (eskual herria eta eskuara) (Bis)
***
Aita nuen hego aldeko
Aita nuen hego aldeko, ama iparreko
Aita zen kantari, ama pertsulari
Biak ziren elgarrekin, beti eskuaraz ari
Guri ere ttipitik zaukuten erakatsi (Bis)
Hizkuntza ederra da, gure eskuara
Nihun ez da entzuten beste bat hobea
Gure eskuara goxoa, garbi eta argia
Parerik ez duen hizkuntza aberatsa (Bis)
Gora gure eskuara maitea, xoragarriena
Eskualdunen artean maitagarriena
Europan sortu ziren hizkuntzik zaharrena
Gora eskualdunak eta gora gure eskuara
Salba dezagun gure eskuara maitea!
zuek ere segi gazteak!
***
Egungo egunean
Egungo egunean, jendia mintzo da, progrea eta progrea
Bainan oraino, lehen bezala, aberats eta pobrea
Miliunka jendeak hiltzen ari, gosez eta miserian)
Batzuk miliarrak igortzen duzte gerlako tresnerian) (Bis)
Leku pobretan, diren mixionest eta serora gaixoak
Jiten zauzkigu, eskual herrirat, artetan sort lekurat
hango miseriak, kundatuz duzte, eskuak guri luzatzen)
Heien deiak aditu eta, direa bihotzak guritzen? (Bis)
Mixionest hetarik, batekilan, solas egin dutanian
senditu dut nintzala, saindu baten ondoan
Erraiten zautan, bakarrik zela hango beltzen artean)
Laguntzen ari, miseraulien, behar ordu orotan (Bis)
Apez, serora, mediku ala beste holako frango
Hek badaukate, kuraia segur, guk baino gehiago
Kanpoz pobre, izanagatik barnez dira aberatsago)
Miseraulien, laguntzen ariz, baitira urosago (Bis)
***
Pertsu berri batzu
Pertsu berri batzu nahi ditut egin, amodioaren gainean
Penetan den mutil gazte bati, zonbait kontseilluño eman
Oillandaño bat arras poillita, bazaukan saren barnean
Bere sareak oillanda gabe, atzeman dituenian
Harritua dago hegalik gabe, (joan ote den airean) (Bis)
Oillanda maitea juan bazauzu ere, ez zazula gal kuraia
Izanen da besterik zuretzat, hura baino fidelagua
Utzi burutik zuretzat fidel, egon ez den amorosa
Denborarekin itzaliko da, zure bihotzeko mina
Eta updarrian izanen zauzu, (pena hori irri ingarria) (Bis)
Hogoi urtez petik den amodioa, da ardura lasto suia
Oillanda gaztea aisasko biltzen du, oillar zahar ederrak
Solas ederrak oto eder bat, moltsa diruz hanpatua
Oillar gaztea, zure saretan, zen oillanda maitea
Ez estona balinbadare, (zure saretarik atera) (Bis)
***
39-eko gerlarieri
Hogoita hemeretziko, gerlari ohiak
Anitzak lur huntarik dira itzaliak
Gerla dela kasuan, anitz sofritiak
Asko baitziren handik eri itzuliak
Karitatea ez zen, ja, Hitlerren obra
Hunen orde baitzuen, bihotzean herra
Bere gazteria ezarriz, joiteko makila
Munduari eman zuen, egiazko sugarra
Jainkoak daki bakarrik zer izigarriak
Izan diren munduan, orduko desmasiak
Deporte ala beste, zer martirioak
Gizon bakar baizuek eman desterruak
Jesus ona guretzat, kurutzean hila
Gure amodioz duzu, ixuri odola
Gure gatik sofritza, zuk badakizula
Ikusiz gu zer giren, daukazia axola?
Ez zaitela gaixua, zu otoi desola
***
Gazte maiteak
(Airea: Bazterretik bazterrerat...)
Ez da deus ederragorik, nola plazan gazteak
Pilota, soinu eta dantza, ari direnean guziak
Guri ere iduritzen zauku, girela gaztetuak
Etxean sartzen girenean, goxaturik gogoak
Gazteriak edertzen du, gure herri guzia
Gazterik ez den lekua, da egiazki trixtia
Oraiko gaztek ere baduzte, beren ezinbestiak
Anitzek lana eskas eta, horrek ekartzen miseriak
Gure gazte denbora zen, egiazki trixtia
Erresuma gerlan eta, dena etsaiak hartua
Gure gizon gazte anitzak preso inguratuak
Etsaien lurrean lanean, iduri esklabuak
Alemanak gure lurretan zabiltzan dena larderia
Otso zakurrak laguntzat, mitrailletak soin gainean
Hek ikus orduko jartzen nintzan, beldurrez ikaran
Ikusi baino nahiago nuen, ifernuko debrua
Gure lagunetan baziren, hetaz amoratuak
Ahanzten zuten nun gintuen, gure gazte lagunak
Anaia, auzo bai eta ere, gizon gazte anitzak
Batzu batailletan eroriak besteak preso etsituak
Horiek hola izanagatik gaztek maite libertitzea
Bazterretik burrasuek, balerat juaitia bekatua
Apezak ere oihuz ari, Jainkoaren hasarrea
Dantzan artzen balinbazizte, izanen duzue ifernua
Orai apezak mintzo dira, beste umiltasunean
Sinestea emaiten dute, Jainkoaren amodioan
Horiek aditu eta jartzen da, gogoa goxoan
Fededunari emaiten dute, kuraia bihotzean
Gerla hartako gazteak orai arras zahartuak
Ixtantian izanen dugu, gain hartarat galdea
Merezituko ote dugu, Jainko bat hasarrea
Ala orai apezak dioten, krixto amodiotsua
Bazterretik bazterrerat, oi munduaren zabala
Mundua zabala bainan, ez segurki justua
Hemen dago oraino, ere lehengo histura bera
Aberats gaixtoaren eta, Lazaroren denborakua
Bixtakoa da, aberots gaixtoa bezalakuentzat Jainko hasarrea,
Lazaro bezalakoentzat krixto amodiotsua!
***
Artzain xahar saindu bati.
Haurra nintzalarik gure etxeko aldean
Pasatzen zen artzain xahar bat, astuain aintzinian
Alfortxak kargaturik bere soin gainean
Hura ikus eta jarri zaitan hauxe gogoan
Ai ,ai, ai, ai, ai (Bis)
Hauxeuk trixtezia,
aitatxi karga soin gainean, astua aintzinean (Bis)
Ai, ai, ai, ai, ai (Bis)
Hauxeuk trixtezia,
jendiak xahartu eta nola galtzen duen burua! (Bis)
Arrosariak eskuan, ezpainak otoitzean
Aitatxi gelditu zen, ni ikusi ninduenian
Erran nion orduan, "karga soin gainean
Ezarrazu aitatxi karga, astoaren kakolan!"
Eman zautan errepostua, Oi haur gaixoa!
Ene astoa da jadanik, aski kargatua
Hau ezarriz ganerat, ene asto gaixoa
Bide luze huntan, izanen da sober'akitua
Bisaia irri xurian, ni besarkatu eta
Segitu zen aitatxi, bere borturako bidean
Hura itzali zenean, pena bihotzean
Jarri nintzan, eta hauxe jin zaitan ene gogoan
Ai, ai, ai, ai, ai (Bis)
Aitatxiren bihotza,
astuaren penaz, hauxe bihotz aberatsa! (Bis)
Ai, ai, ai, ai, ai (Bis)
Aitatxiren fedea, denak holakuak bagina,
mundia ez laike hoin latza (Bis)
Aitatxiren bihotzetik bai eta fedetik
Mundia kotsa ahal baladi, ez laike halakorik
Ez laike ordian herrarik ez eskatimarik
Ez gerlarik, ez eta ere, bonba atomikarik
Egun batez jakin ginuen, aitatxiren heriotzia
Eta jarri ginen pentsaketa, familia guzia
Erran ginuen elgarri, hura zen saindua
Eta betbetan, jin zaitan, hauxe ene gogorat (Bis)
Ai, ai, ai, ai, ai (Bis)
Aitatxiren bihotza,
zerutik adi ahal bagineza haren otoitza (Bis)
Ai, ai, ai, ai, ai (Bis)
Aitatxiren fedea, Jainkoaren onduan,
hura guretzat oi zer abokata! (Bis)
***
Goseak dauden haurrak
Ongi ikasiak dira, goseak dauden haurrak
Ez dira ahoa beterik mintzatzen heiek gaixoak
Ez dute, gaixoak botatzen, eskuetan duzten ogiak
Ez dira ez orruaz artzen, nahiz jostagailuak
Ez dute "hori ez dut maite!" sekulan heiek erraiten
Ez dira jestuka ari, zerbait badeiete kentzen
Ez dute kapriziorik gaixoak hek egiten
Ez dute zakurrari, xingar gizena emaiten
Ez dira lasterka ibiltzen, ez baitute indarrik
Bihotza trixte dute eta, ardura daude etzanik
Jatekoa nundik jinen den, beti beha egonki
Artetan nigar eginez, ez delarik deus ageri
Ez dira oihuka hasiko, bainan nigarrez ixilik
Ez dira ere hasarretzen, baitakite sofritzen
Hain dira ttipiak gaixoak ez baitira ikusten
Badakite amaganik ez dutela deus izanen
Begiak handi dituzte, estomakak hantuak
Dolore izigarriez, gorputz guzia hanuak
Holako pobreziak dira, egiaz desolagarriak
Ez dute gehiago indarrik orruaz artzeko, gaixoak
Hor daude mogitu gabe, bethi pentsaketatuak
Bat egiten balute bezala, kurutzatuz besoak
Haur gaixo horiek ez dute, egiten arrabotsik
Ixil ixila hiltzen dira, batzu besteen ondotik
Munduan pasaian girela, orok dakigun gauza da
Aberats ala pobre, denek juan behar dugula
Haur gaixo hok ote dira, aingeruain konpañian?
Merezituko ote dugu, izaitia horien ondoan?
Pertsu hok egin ditut leku pobre egiazko pobre batetarik jin
misionest batek esplikaturik, hango miseria zenbat den
izigarria, partikulazki haurrena, zeren ehunetarik lauetan hogoi
hiltzen baitira bost urtez petik eriz, gosez eta miserian.
***
Eskualdun gazte maiteri
Errepika
Oi, eskualdun gazte maiteak, ikasazue eskuara
Oi, eskualdun gazte maiteak begira zazue eskuara
Gure arbasoek loratu, duten hizkuntz ederrena
Eskualdunen artean ere, dago maitagarriena
Zuek noizbait uzten baduzue, zuen herriari adios errozue
Eskual Herria, eskuara gabe, nola bizi ote daite?
Segi beti zuen pilota eta dantza xahar ederrak
Herriko poeak libertimendu, bai eta besta berriak
Eskual Herriak badauka beti, bere ixtorio xaharrena
Henbeste pertsulariena, bai eta ere poetena
Oi, eskualdun gazte maiteak ikasazue eskuara
Oi eskualdun gazte maiteak begira zazue eskuara
Gero ere izan direla, pertsulari, kantari eta poetak
***
Biarritzeko itsasorat
(Airea: Ana Mari Minaberrik Californiatik )
Errepika
Itsasoaren ederra, iduzkiaren indarra
zeru handiaren bluia, jainkoaren kreazionia
Biarritzeko itsasorat, juaiten naiz udan ardura
Han pasatzen denbora, segur ene gustura
Jende oste handi bat, ikusten dut deskantsatzen
Batzu ari mañatzen, besteak iguzkian berotzen
Jende andana handi bat ikusten ditut elgar uzten
Anitzek nigarretan, elgar dute besarkatzen
Amerikarat untziak, ikusten ditut itzaltzen
Nere hango aurridez, orroituz dut nigar iten
Beste untzi andana bat, ikusten ditut etortzen
Itsas xoriak ere ari heien agurtzen
Jende oste handi bat, plazerretan dut ikusten
Alegrantzia handian, elgar dute besarkatzen
Horiek oro ikusirik atsaldea pasaturik
Iguzkia ikusten nuen, itzaltzen bai gorririk
Hasi naiz pentsaketa, mundua zoin den ederra
Jainkoa baizik nor da holako dekoraterra?
***
Egun nahi nuzke
Egun nahi nuzke, zonbait pertsu egin
Gizon konlari horier, attakatzerat jin
horiek mintzo dira, omor onarekin
Izpirituak erne eta mihiak arin
Badakit bai partida, nekia dudala
Ordaika has balizte, zer xehakaldia
Hobe du ba bakotxak leizor karian sartzea
Ezinez eta gizon, horien atakatzea
Leizorrak aipatzean, ez dut erran nahi
Gizon horiek direla, gaixtakerian ari
Bainan horiek dira, erne eta abil
Horien artean jarriz, ninteke biribil
Nahio ditut urrunik segur atakatu
Ezinez hola mintzatuz, hetarat hurbildu
Bestenez behar nuke, segurki humildu
Debrua lezakete, horiek izitu
Ez da konlari hoitan, sabant handi hoitarik
Ez dute horiek pentsatu, bombe-atomikarik
Bainan badaukate bai, gauza hobiogorik
Jenden jostarazteko, ez da halakorik
Zuen beharra badugu, konlari emeak
Zuer beha gaudela, zer irri goxuak
Zuer esker jendea, alegeratzen da
Mundian trixte egoiteko, da aski denbora
***
Bakea
Bakea etxean, bakea auzoan
Bakea herrian, bakea munduan
Zer goxoa laiteken, lurrean orduan
Mundua baladi, kanbia bat batean
"Bakea orotan"
Mundu hau ederra, bainan ez justua
Aberatsaren egarria, sekulan ezin kendia
Pobrearentzat miseria, eta sofrikaria
Ardura alditzia, eta presondegia
"Jasaitia nekia"
Buruzagi gristuak, gerla pentsatzaileak
Heien manuz gazteak biziaren galtzaileak
Lehengo gerletan, atito hetarik ez trantxetan
Bainan beren jauregitan, soldadoak martiriotan
"Atitoen manuetan"
Erresuma aberatsak gerlako tresna saltzaileak
Bizitzekoaren orde, hiltzekoen igortzaileak
Erresuma pobreak gerla pean itoak
Eta iheslariak martier sofritzaileak
"Zer miseriak"
Diruaren lege latza, otsoaren bihotza
Aberatsak jeloskuaz, ari elgar hilka
Droga eta mafia, gauza xoragarriak
Oro utzirik juan behar, zilo beltz hartarat
"Lur bihurtzerat"
***
Munduko bizia
Mundurat sortzen gira, nigar eta intziri
Gero hasten gira, nigar eta irri
Geroxago berriz, dena kokinkeri
Eta eskolan lotzen, zerbait ikasteari
Haurtto girelarik izan nahi handia
uste izanez hala, hobeki izaitea
Handitu girenian, pentsaketatuak
Araiz izanen dela, bizia gero hobea
Gero hasten gira, lagun baten maitatzen
Experantxa izanez, uros dela bizitzen
Lana balinbadugu, kuraia emaiten
Esperantxa izanez, gero bat ona izaiten
Ezkondu girenean, nahi familia
Uste izanez hala, hobeki izaitea
Haurrak jin direnean, dena intziria
Hobeki izanen gira, direnean handituak
Haurrak handitu eta, horra dena griña
Zer ofizio eman, dena pentsaketa
Ez beti gobernatzen, guk nahi bezala
Haurrak hazi eta, penak hasi dira
Horiek pasatu eta, hortxet gaude beha
zahar arrandaren, gaudela begira
Orduan biziko gira, gure gusturat
Zer mila debru ala, noizbait ordu da
Arrandaren altxatzen hasi orduko
Hantxetik "atx" eta, hortxet "min diat to"
Gazte bagina, hobe lukek oraino
zahartziak ez dik deus onik gehiago
Munduko bizia, holaxet da pasatzen
Gero bat hobea, dugu idurikatzen
Bainan gure amentsak zarrerat itzultzen
Lur huntan ardura, tronpaturik ibiltzen
Pertsu hok egin ditut familiako burraso gisan,
hala ez denak, egin ditzala bere gisan.
***
Primadera
Primadera sasoin ederra, lore ta berduretan
Otteak ta xoriak kantuz, pentze ta alorretan
Kukua ere kukuka, oihan berde bazterretan
Munduak iduri du arrapizten dela ordu hetan (Bis)
Primaderari konpara daike, gazten amodio ederra
Atxikitzen badu bere baitan, betiko indarra
Amodioa da ederra, delarikan suharra
Bizia irauten ahal badu, hori gauza beharra (Bis)
Haurra sortu berri denian, aita amak plazerrian
Haur ttipia lehen aldikotz, besoen artean
Haur sortu berri horren geroa, aita amen eskuetan
Haur ttipi batek pizten baitu argia familian (Bis)
Berexten direlarik familian diren aita amak
Haurentzat ezartzen dituzte malurostasunak
Berexten direlarik familian diren aita amak
Ikusten ote duzte bai haurren bihotzeko penak (Bis)
Bat bestia bezain maite dauzkaten, aita eta amak
Elgar ezin ikusiz direla, bi alde urrunduak
Bat bestia bezain maite dauzkaten, beren burrasoak
Amodioaren orde herraz, direla jabetuak (Bis)
Batian dira aitarekin, bestian amarekin
Haur gaixoak dabiltza holaxet, zer egin ez jakin
Batian dira aitarekin, bestian amarekin
Ondarrian nola ez jar ote, bihotz gogorrekin? (Bis)
Gure aita eta amak zuten, aspaldi elgar utzi
Jainkoak baitzuen gure aita bereganat berexi
Geroztik ama gaixoa beti alargun egonki
Haurren haurren haurrak ikusiz, da oraino bizi (Bis)
Esperantxan gira beti bizi, araiz beste munduan?
Elgar atzemanen dugula, maite guziek orduan
Merezituko ote dugu leku parabisuan?
Jesusek harturik berekin, bere amodioan (Bis)
***
Udako egun garbi
(Eihalarre Gohienetx Marti Larramendyren azken pertsuak Pertsu
hotan berak erraiten du nolakatzen ari den haren bizia)
Udako egun garbi batean ikus'zagun eguzkia
Hari konpara ahal daiteke gure munduko bizia
Goizean flako, zortzietako lurra berotzen hasia
Hameketarik biak arte du bero azkarren kolpia
Handikan goiti flakatuz doa, aratseko itzalia
Eni ere orai abiatu zait iguzkiaren itzaldura
Ez arras ilhun zerratu bainan arrastiritako hura
Han edo hemen badut ardura nunbait zerbait arrangura
Urrats gutti dut lehen bezala egiten ene gustura
Kontsolatzen naiz iten duela goizik sortzeak mundura
Goizik sortzeko nuen ordena erran behaut gauza dena
Laugarren herrunkari ere ja kendua diot laurdena
Eta ez beiratua izana, hainitz jendek dakitena
Aspaldian nork ez du entzuna Larramendyren izena
Zonbait kobla're badut emanik lagundu nahiz zuzena
Zuzenaren laguntzeko nik ukan dut borondate
Jaun ertor batek hau erran zautan duela berrogoi urthe
Larramendy, zuk libertimendu karrus ala santibate
Guzietarat joan behar duzu galdegiten bazaituzte
Galdegin eta errefusatuz hoben gehiago zinduke
Eman neraien errepostua serios behatuz begira
"Jauna, zuganik atheratzeko solas hori zerbait bada
Betidanikan aphezeria hor gibelatzen ari da
Zuk aldiz eni kontseilatzea eskandela den tokira
Esplika zite, Jauna, hobeki, finian mintzo bazira"
"Zinez mintzo naiz, sinhets nezazu, gogoetak ontsa inik
Zu ez joan eta ez dira egoin bilhatu gabe ordainik
Eta menturaz zer jaliko da ordain jinen dena ganik?
Aldiz plazetan haur ainitz bada guzier beba dagonik
Eta zu juanez nehork ez dute entzunen behar ez denik"
Hitz horiek eni sartu zaizkidan barna gogo bihotzetan
Geroztik luzaz erabili naiz galdegin nauten plazetan
Ahalaz xuxen mintzatuz bethi jalgi dutan solasetan
Zorigaitzez balinbazen norbait behar etzen urhatsetan
Hek xuxentzeko nik zonbait zirto eman izan tut artetan
Zirtoak eman izan tut bainan makurrak nahiz xuxendu
Iduri baitzaut faunak hortako eman dautala talendu
Halere ene erranen gatik norbaitek herrarik balu
Bihotzetikan galdatzen deiet guzieri barkamendu
Denekin bake nahi bainuke hil eta zerurat heldu
Jainkoak eman izan daut eni anitz egun alegera
Askotan ni denen jostarazten, oro irriz eni beha
Orai adinak eta ez untsak bainamate gain behera
Hedatzen delarikan berria juan naizela bestaldera
Jostaraz sari in dezatela enetzat othoitz bedera
Utzi behartzen zautalarikan mundu huntako bizia
San Joseperi galdatzen diot hiltze hun baten grazia
Othoi dagola eme ene zain aingeru begiralia
Ararteko galdatzen dut ere oi, Andre dena Maria
Ni Jaunak jujatzean othoi har dezan ene aldia!
(1935-ean, 65 urtetan Jainkoak bereganatua)