Ez zuen nahi
Kepa Akixo
Ez zuen komulgatu nahi
ematen zioten ostiak
Nahi zun hega egin
eta gorriz jantzi.
Mendietara igo,
bakarrik abestzeko.
Gauaz ere duin izateko,
zutik lo egin.
Ez zuen izan nahi
jujatzen duenen
aita, ez seme, ez anai.
Gaur oraindik bizi da,
ehun urtez,
begipetsuak
samurtasunez beteta.
|