inprimatu
Besta-berriko apailuak
Izenburua:
Besta-berriko apailuak
Sinadura:
Agnès Esponde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esponde, Agnès

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
73

Besta-Berriko apailuak

 

Agnès Esponde

 

 Primadera jin orduko

 herri guzia orhoiturik dago

 Besta-Berriren ohoratzeko

 "emaztek" badute zer egiteko.

 

 Dendari hoberenak elgarretaratuak dira

 lanez gaindituak "diotela"

 arropak ezin ederragoak ateraturik

 segur gizon hunek ukanen dutela behako bazterretik.

 

 Eliza gain-gainetik apaindua

 lorez aldare aintzina estalia

 usain berezi bat barne huntarik ateratzen da

 uda hurbil dela orai ikusten da.

 

 Jaun kapitaina denen gidari

 laster manu bat eman eta denak haren peko

 mutil gazte ala beste lerroan dira jarri

 denak ixilik baitira jaun horren entzuteko.

 

 Herriko plazaren gainean

 kurutzean aintzinean

 laborari, maixturi, arotz eta ostaler

 denak bilduak dira aldarearen beztitzeko laster.

 

 Zeruari azken behako bat emanik

 honenbeste edergailu eskutan erabilik

 aldare hunek ez du nihun parerik

 segur Jaun Goikoa bozkarioz dagola gain hortarik.

 

 Ohidura hok gogoratzean

 ene bihotza da alegrantziaz betetzen

 esker beroenak herritarreri, elgarrekilan

 egiten duten lana, segituko dutela, agian.

 


inprimatu