inprimatu
Gaueko besta
Izenburua:
Gaueko besta
Sinadura:
Laura Irigarai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Laura

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
65

Gaueko besta

 

Laura Irigarai

 

 Gaueko besta

 ilargi andereak

 bere senar eguzkiaren tokia

 hartzean da hasten.

 

 Ipurtargien, argiak

 iluna du biziarazten;

 ttirritten kantak

 xinaurriak dantzarazten.

 

 Huntzaren tronpetak

 errekaren flautaren

 soinuak

 zuhaitzak higiarazten.

 

 Haizeak, aldiz,

 loreak inarrosten

 besta giroari

 usain goxoa emaiten.

 

 Igelek operan

 parte hartzen dute

 izar diztiratsuek

 pianoa jotzean.

 

 Baina, laster

 Eguzki jauna da heldu

 gaueko populua lokarraraziz,

 egunekoa iratzarraraziz.

 

 Dena berriz hasiko da

 gau zoriontsuetako biztanleak...

 berriz bestan biltzean.

 


inprimatu