inprimatu
Zühürtziazko bideetan
Izenburua:
Zühürtziazko bideetan
Sinadura:
Junes Casenave Harigile
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Casenave Harigile, Junes

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
3-27

Zühürtziazko bideetan

 

Junes Casenave-Harigile

 

 I. ERRAZÜ: NON DA BIDEA?

 

 GURE EGARRIA

 

 Bere bizitze güzian, gizona

 Badoa egarriz ezinegona.

 ütürri hanitxetarik nahi dü edan.

 Harat eta honat taigabe barran.

 

 Eginak betatzen dütü edertarzünez,

 Bere bideak argitüz jakintarzünez.

 Bakea ere egiten züzentarzünez,

 Egarsüz bihotza errerik maitarzünez.

 

 Geroago eta handiago haren egania,

 zeren eta beita agortezin;

 Bürützen düan gaüza güzia ikusten dü arin,

 Hortarik biltzen düan bermea hain ülüngarria.

 

 Ordüan joiten dügü gorago,

 Jinko Jaunaren gana,

 Hura beita ütürrisorgia,

 oso aberatsena,

 Edanago eta ügariago,

 Egarri dena

 Hürrüpaka gaintitzera kümitatzen düana.

 Semeak iaurten deigü bere Ezpiritü nasaia,

 Bilaka gitean hur biziaren ibaia.

 

 ÜTÜRRIA

 

 Gain gainean mendia,

 Haren pean ordokia,

 Han orotan sorakia,

 Abereen alagia.

 Erdi erditan harria:

 Hor sortzen ütürria.

 

 Xilotik ütürbegia

 jelkitzen da, larrargia.

 Eslaidatzen dü ekia.

 Bazterretan oroldia

 Eta txüt txüta ihia,

 Han hor agertzen lilia.

 

 Delarik ttipi ttipia,

 Emaiten dü erasia.

 

 Ito nahiz egarria,

 Hüilantzen zaio ardia,

 saihetsean axuria,

 Ile üxürrez jauntsia

 Segür eder dü grazia.

 Jiten da ere behia,

 Beste gaintitik zaldia.

 

 Azkenik ene aldia

 Bustatzen düt nik mihia.

 

 Hura güzien bizia:

 Arpatzen dü azia;

 oi zoin albida handia!

 

 SENDOTZEKO EHELEGA

 

 Ez ote da ahazten gizona,

 Aisatto baztertzen haren hona!

 Teknika beti hobeagoa

 Hala da ere bedezigoa.

 Aitzinatü da hanitx teknika,

 Bedezigoarena ezin üka.

 Lehenak ekoizpena helbürü,

 Bigerrenak hori estakürü!

 

 Honek sogiten dü korpitzari,

 Sartzen deio bere errabia;

 Lotzen da haren mekanikari,

 Gaüza hüts bat dela alegia.

 Ordüan hartzen dü puzka puzka

 Bakoitx hoier, arren, beren saila.

 Korpitza da tresna bat bezala.

 Eta orotan nausi kimika.

 

 Bena gizonak badü gogoa,

 Den güzia beno goragoa;

 Beitü ere berezgoa,

 Norberaren araberakoa.

 Hori da barne barnekoa,

 Berartan ezin ürratüzkoa.

 Horren kentzea da gaitzagoa

 zer lizateke gogorragoa!

 

 Ez dügüa ikusten eria,

 Merkatzale baten arabera?

 Hau jateko-bila den bezala,

 Harek nahi dü sendagailüa,

 Mina izan dadin sendotüa.

 Hona bedezia jiten dela,

 Eta ez doala hobekitzera.

 Ürrats hori zen ameskeria.

 

 Horra zer egürükitzen dügün

 Aitzinamentü horietarik:

 Ez gaitekeala izan zürrün.

 Gure korpitza antolatürik

 Ezin dela, beraz, izan hilkor.

 Giza izateari iheskor

 Egiten gütü sendo lehiak

 Eta ütsützen gure nahiak.

 

 Hortakoz begiak ontsa zabal.

 Behar bada, har dezagün hegal!

 Hona pairamena: egon apal.

 Denboraldia doa urtekal,

 Ez daiteke eros eta sal.

 izan behar dügü oso leial:

 Hüskerietan arterik ez gal.

 Hiltzea ordüan ez da itzal.

 

 Honar ez girela jinko balde.

 Korpitz eta gogo gira denak.

 Jar, arren, batarzün horren alde.

 Hortan bizi behar dü gizonak:

 Hori hobekitzearen giltza.

 Ez girade lürrean betikoz.

 Hor dago zühürtzearen botza,

 Osagarria ere behinkoz.

 

 IXILTARZÜN BILA

 

 Hein bat joiten dü orano egüneko berotarzünak

 Eta kümitatzen zütü pausatzera hanko oihanak;

 Bailakaz betatzen ere jelkitzen den eztitarzünak;

 Eta üngüratzen zütü orotarik ixiltarzünak.

 

 Halere horren erditik entzüten da- hüxtüz xoxoa

 Eta alageratzen dü bedatsearen abioa.

 Beste batek emaiten dü bere aire apalagoa.

 Bien artean ari dira zoinek igor ederragoa.

 

 Kantan ere ari dira, oihanaren petik, txoriak.

 Batean llabürrago dira zonbaitek dütüen aheriak

 Besteek dütüelarik lüzatzen beren gürgüriak

 Oihüstatzeko bezala bakoitxak bere balentriak.

 

 Ixilaren bidez, zaizü zütara heltzen txakür txanpa,

 Langileak lagünari aranarazten deion epa,

 zühaintze egoixlearen aixkora kaldüaren zanpa.

 zure bularrean, aldiz, haspotüz doa bihotz panpa.

 

 Herots horiek güziek sarrarazten zütüe zütan,

 zure barnean beitüe ezarten gogoa sütan.

 Beste herotsen goitzeko, ahala düzü esküetan,

 Boztarioz bete eta has zintake zü ere kantan.

 

 NORAT DOA GIZONA?

 

 Gizona, azken menteetan,

 Sartü da amets ederretan.

 Jakitean abiatüz,

 Teknikan aitzinatüz,

 Ideologietan bermatüz,

 Bere ahala gozatüz,

 Bizitzearen nausi

 Bere bürüa dü ikusi.

 

 Zorihonik ez dü atzaman;

 Ez daki nola bürü eman,

 Ez eta ere norat doan.

 ütsü da, gaixo eroa,

 Ezin asma geroa!

 itzaltzen zaio boztarioa.

 Ez da bizi hokian,

 Arrenküra dü ausarkian.

 

 Orai, ihoiz beno haboro,

 Joiten dütü bazterrak oro

 Gerlak bai itsuskeriak

 Eta gaixtakeriak,

 Itxesak bai eta abrekeriak.

 Gizonak ez dü indarrik

 Haboroziz bürürik

 Hain beita gogo ahültürik.

 

 II. BIDE BAZTERREAN

 

 BIZIKO GAITZAK

 

 Bidean zoazalarik goxoki,

 Batbatetan, agertzen da gaitza,

 Nor nahi joiten beitü gogorki.

 Horren eretzean, nola mintza?

 Nontik ote jin daiteke mina,

 Güzietan sartürik hain barna,

 Ttipiena eta handiena,

 Gazteena eta zaharrena,

 Ahülena eta azkarrena

 Ütsümütsüka hunkitzen düana?

 Aitor bakoitxak bere ezina!

 Gaitz haurraren hiltzearen pena,

 Ez da galtzen haren oritmena,

 Beti datean ondoamena.

 Lokarri azkarra da etena

 Aitamentako kolpe gorena!

 Zerk lezake zauri hori ezti?

 Gogoa betatzen beitü, latza;

 Hau bilakatzen da bai amesti,

 Kide dü ülündüraren atza.

 Ez da jinen aitzineko garra,

 Txüt delakoz goitiko patarra;

 Lüzean, bühürtzeko indarra,

 Epea dago lagün bakarra.

 

 PAIRAMEN

 

 Egün batez pairatzen dü, bizitzean, bakoitxak

 Nahi ala ez, ütsüka, joiten beitü sofrantxak

 Badakigü hor dügüla, ez girateano hilik

 Ez beitü gütarik ihor üzten, bakean, soilik.

 Ohizko gaüza bat dügü eta ekarten jitez.

 Guretü behar dügü bai, hitzez eta egitez

 Gisagabeko da, aldiz, berartan esnaurtzea,

 Eta, prefosta, taigabe, besteer aipatzea.

 zure gaintitik hobe düzü egoitea ixilik;

 zor balekizü bezala, honar zazü apalik

 Eta bürüa gora etxekiz, ez ziteala etsi.

 Bihotz barnean plantatüz, behar dügü honetsi.

 ordüan zer diozün hartzaz, ez üken arrenküra,

 Ez dizazün zuri ekar, bidean, nahasküra.

 Baratzeko lantareki sortzen belar gaixtoa;

 Lapatiñak ere zale betatzen dü soroa.

 Hala hala gütan lotzen, joiten gütüan mina.

 Halere ez ihoiz aitor zük düzüla ezina.

 Bühürtüko zitzaiola egin ezazü zina.

 Arren, ez dezazüla ütz esküinaren hartzera,

 Bena, orozbatkoz, molda ezazü, nahitara.

 zeren harek zütü beti erakarten behera;

 zü handiago zirade, sogizü beraz gora.

 Hura ez ditakizü hel zü ziren gain hartara.

 

 GAZTERIA

 

 Norat bürüz ote doa egünko gazteria?

 Dioe ezarten düala, han hor, nahaskeria.

 Hartzen düan bidea da beraz okerreria,

 Bazter orotan, hedatzen beitü gaixtakeria.

 Eta bakeak ützi dü, aspaldian, hiria.

 

 Entzün dezakezüe ere auher dela gaztea,

 Langabe iragaiten dü osorik astea.

 Bestalde deüs egingabe ez da hon egoitea;

 Ezdeüskeriak delarik janik gogokentea.

 Eta zure bizitzea amets hütsez betea.

 

 Ezagützen dü gazteak erreüstarzün bizia,

 Güzietan ari beita nausitzen nekezia,

 Bai eta itotzen ere biziko gütizia.

 ülün üdüritzen zaio üngürüko güzia.

 Aitzina joaiteko nola egin liro jauzia!

 

 Arren beti berantzen dü zerbaiten abioa,

 Ez beitü argi ikusten zer datean geroa,

 Han zer izan daitekean bere egitekoa.

 Egiaz nabaritzen dü galkor amodioa;

 Diharüak tzüstatzen dü ororen balioa.

 

 Bihozdün, asmazale da, ez haatik egile.

 Gehitüagoek düe izan behar jakile,

 Haren ezbaian erditan, esperantxa emaile

 Eta ez ihoiz haren builtadaren erhaile,

 Bera bilaka dadin bideen edireile.

 

 SÜA ATXEMARTE

 

 Egin züen, mendi maxeletan,

 urte güziez bezala, sühaka.

 Ageri zen süaren joanjinka:

 Oro jarri zen kerraditan.

 Ez haboro belar herexarik

 Ez ote berderik ez kaparrik

 

 Süa lotzen den bazter orotan,

 Ikus dezakegü ber ebilka;

 Egiten dü ere bere zapaka,

 Gaüzak garkiñatzen ber garretan;

 Hegatzak, mürrüak aurritürik

 Etxe bizitegiak hüstürik.

 

 Zer sümendia beno latzago!

 zerk begitartea ederrago!

 Urtukitzen düalarik murra,

 Hobe da ez egoitea para.

 zeren eta beitgitzake erra.

 Bilaka gintake haren Ilago.

 

 Süak ezabatzen dü oihana,

 Erhalten ustegabe lagüna.

 Üngürüan jaurten dü itxesa,

 Bazterrak ere üzten hüts hütsa,

 Gogo-bihotzetan lotzen lotsa.

 Ez dezagün ikus haren lana!

 

 Begientako da bazkagarri,

 Hürrüntik beita amiragarri.

 Hüilantik zoin zaigün harrigarri!

 Gar jauzkariak zoin irauzgarri!

 Indar galtzekoa beita dena,

 Aitortzen dügü gure ezina.

 

 BIHOTZAREN TINKA

 

 Berartan arrenküra bat etxekitzen düanak

 zale ezagützen dütü memento gogorrenak

 itotzen balü bezala bere ixiltarzünak

 ordüan nabaritzen dü mingar bere nekea.

 zer arren egin behar dü jin dakion bakea?

 Bihotza idekiren dü baztertüz ahalkea.

 Bere entzüteko ote hor norbait badükea?

 Hortarako izanen da egün ene aldia.

 Heltü eta emazteak egin deit batzarria.

 Kafearen edatean, zabaltzen dü mihia.

 Eta xeheki jakin düt zer zen haren bizia.

 Edariari emanik üken züan senarra.

 "Ostatüan züan oso igaraiten egüna:

 Ahal bezala ginizün egiten gure lana.

 Etxera jiten zelarik pizten zizün aharra,

 Artegitik nintzalarik heltzen leher eginik

 Gero ez zizün emaiten batere pausü honik

 Eta behar bete ere etxeko akodiñak

 Bürüa oso hautserik haurren zaintzeko griñak."

 Horren erraiteareki, mahainen gainen besoa,

 Noizean behin nitarat goititzen züan soa.

 Eta ni beha nindagon, dena ixil ixila.

 Ikustez haren elea beharrezkoa zela,

 Bihotza haren hitzari nüan zabal zabala.

 zeren hortan berean, nüan jarten ene ahala.

 Ordüan begi kaldü bat, barnago, egin zeitan,

 Bere kontzentzia laxatü, hau erranez segidan

 "Hola bizitü ondoan hogeita hamar urtez,

 Hil zen ordüan senarra, bai mozkorrondo batez.

 Arruntaz gogo bihotzak arintü ziztadazün,

 Ausart nüzü aitortzera, nahi badüzü entzün;

 Gogotik Jinko Jaunari eskerrak eman niotzün

 Arauz bizitüren nüan heintto bat gozotarzün.

 Prefosta zure gaintitik begira ixiltarzün."

 Emaztearen indarraz, amiratürik nintzan,

 Eta bezala nihaurtan hasi nintzan gogozkan

 Ahülezia plantatzen dü gütan ezaxolkeriak

 Segürtamen gabe üzten gizonen gaixtakeriak

 Bizitzean, sorrarazten oinazeak zauriak

 Gihaur lerra ez gitean egon iratzarriak

 Gure ikusbidetako, nausi dira ttipiak

 

 III. BIDE OKERRAK

 

 EGÜBERRI ETA URTATS

 

 Egüberri

 Igaran berri

 Zer da berri?

 Behar dela igorri.

 Orai urteberri,

 Zer da berri?

 Beti behar igorri.

 

 Igorpen egüberriz,

 Igorpen urteberriz.

 Arren bizi igorriz,

 Besta, berriz eta berriz.

 

 Gizon eta emazteak, berriz,

 Ahültürik indar eta osagarriz,

 Hantxe hortxe hiltzen behargorriz.

 Jenteek düe bihotza harriz.

 Noiz behardünen alde jarriz,

 Egiazko maitarzüna ekarriz,

 Beteko dütüe esperantxa pizgarriz?

 

 BEREZ

 

 Moztürik izan da etxadi batarzüna.

 Zeren batak ützi beitü bere lagüna.

 jada zaurtürik zen algarren maitarzüna,

 Heltü beno lehen berezteko egüna.

 Ez daiteke jakin zoinek düan ogena,

 Hanitxetan beita bata bestearena.

 Horren ütünia oraiko lazükeria.

 orok beretako nahi dü aisakeria.

 Bakoitxa prest dago pizteko gaixtakeria.

 Eta nausi jarten gogoan berkoikeria.

 Bena bientako gogor date haüsküra,

 Ez beita ahazten algar eman loküra.

 Alan ariko da bihotzaren herstüra,

 Baita haurrentako behar den arrenküra.

 Prefosta, beti da lehen hunkia haurra:

 zeren jitez beitü aitetamen beharra.

 Nola bil liroke bühürtzeko indarra,

 Nola goit lezake sortzen zaion asperra,

 Ikusten düalarik hen bien arteko herra,

 Zoinen aisa ere lotzen diren aharra?

 

 MÜNDÜ BAZTERREKOAK

 

 Hur bazterretan oker eta malgü sahatsa.

 Ez jakin ere zer den etxe baten siratsa,

 Hanitxek ezagützen, mente hontan, saihetsa.

 Bidean etzaten düe beren korpitz ahitsa.

 Besteen eretzean, zoin bizitze hitsa

 Nola agert liroe den ttipien irritsa.

 

 Karriketan, besteek ezin har haien hatsa.

 Gaüaz ala egünaz, ezin düe txesta saltsa:

 Bigabostetan har lezakee fatsa.

 

 Hona hüilantzen dela hotz datean arratsa;

 Ez düe bailakatzen beroaren ametsa.

 Haidürü dirade bai noiz jinen den bedatsa.

 

 Gaineko zühaintzeek zabal düe adatsa.

 Ostatü xanfart bila, orotan, aberatsa.

 Barneak aranatzen, leher, karkabilotsa.

 Kanporat aldiz, ozen, ezagün kantalotsa.

 

 Nahiz eta ordaitü mündü hontako hütsa,

 Zonbaitek hersten düe, tentüz, zauri karatsa,

 Behar dena plantatüz, ikuz dezaen errautsa,

 Eta arrajoaitean, berma beren ürratsa

 

 GIZON BIHOTZ GABEA

 

 Heltü da guregana negü bihotza;

 Eta ekarri deigü ezohiko hotza.

 Alor, soroetara jaitsi da izotza;

 Kanpoko xokoek galdü düe beren botza.

 

 Aroak hartü beitü menea,

 Jenteak berotü dü barnea;

 Nik ere bai gozatzen enea,

 Basihizeak aldiz bere günea.

 

 Erregetxopita ari da gordaxka.

 Papogorria ere hantxe kukuxka.

 Bele saldoa jarri da hegaltaka,

 Harat eta honat badoa koneska.

 Hegalxuria lürrean da moskoka.

 Gizona ezpondatik haren goaitaka.

 Armak barreiatzen dü tiro herroka;

 Handi da ogengabearen ehoka.

 

 Gizona bai izaki idorra

 Ahülarentako da gogorra.

 loiten düalarik txori malgorra,

 uste dü dela bera gotorra.

 

 IV. BIDE HEREXATÜAK

 

 MITOEN ERAGINA

 

 Jeiki zite, elk etxetik;

 Gero zoaza bidetik.

 Soegizü, esküin exker,

 Begiets gaüza güziak,

 Hain beitira oro eder.

 Apaintzen dütü biziak.

 

 Heben bizi zen lamina,

 Haratago basajauna.

 Hainbeste badüzü xoko

 Non beitirade gordatzen.

 Ez zütüe ez haiek joko,

 Ez düe zeporik hedatzen.

 

 Oihanez eta bazterrez,

 Ütürriez eta lürrez,

 Deizüe erakatsiren,

 Zer dion haien ixilak

 Nola orai ari diren

 Uste dütüelarik hilak.

 

 Badütüe beren siratsak;

 Pizten deizgüe ametsak

 Kümitatzen ikertzera;

 Hen segretü gordagiak

 Ez ütz arren alzatzera,

 Beitütüe beren egiak.

 

 Ügari laminen lana,

 Basajaunak dakiana.

 Hoik jakitez harrigarri,

 Lehenak ürrez künküino.

 Bagünüan holen berri,

 Ginelarik gü hümiño.

 

 Entzün dügü historio,

 Guretako misterio.

 Eta ginen xoratürik

 Gaüza ejerrak entzünez;

 Ber artean lotsatürik

 Bereziki gaü ülünez.

 

 Bizia argiz betea;

 Hobe hola ükeitea.

 Ez dago beti egia.

 Jelkitzen da histüra,

 zeren belzten den begia

 Eta sortzen arrenküra.

 

 Jarraik arren bide hortan,

 ontsa begista orotan.

 Hanitx düzü ikasiko;

 Norat nola ari giren

 Hobekitto ikusiko,

 Dezagün zentzü ediren.

 

 Mintza jakintsünareki,

 Beha zite arraheinki.

 Idatz itzazü entzünak

 Deüseren ez ahazteko,

 Eta zütarik jakinak

 Gerokoek bizitzeko.

 

 Zük ürrats bat düzü egin;

 Han bildü düzüna behin

 jakinaraziko düzü,

 Oraiko gazteentako

 Izan dadin ere mezü,

 Hazkürri gogoentako.

 

 LAMINEN ORRAZEA

 

 Laminak bizi ziren, hanko herri hartan.

 Bazütüen egongiak erreka ondotan.

 Nahiago ziren egon, ütürsorgietan;

 Hantik lerratzen ziren, harpe sargietan.

 

 Hona, arren, han zauden, saldoan, lürpean,

 Düdarik gabe ere, beti ülünpean,

 Baita, ahal bezala, heintto bat nekean.

 Bata besteareki halere bakean.

 

 Bizigiak beltz ziren, bai ülün ülüna;

 Eta egiten züen, gaüaz, beren lana,

 Botzik haütatü eta, haatik gaitzena.

 Hau zen ere gizonek ahal ez züena.

 

 Lan zerbaiti lotzeko, behar argia.

 Prefosta badügü gük egünaz, ekia.

 Laminentako aldiz, ez da hori egia

 Egünaz ez düe üzten lürpeko habia.

 

 Bazüen hontarzün bat: beren orrazea.

 Lürrean hedatürik zen lüze lüzea.

 zorigaitz, haren hantik behin elkitzea;

 Lehen eginbidea han arrasartzea.

 

 Ekiaren günea ez da kanbiatzen;

 Besteak oro dira harat honakatzen.

 Laminen orrazea ez leküz aldatzen,

 Bere xokoa beitü beti begiratzen.

 

 Zelüko leinürüek argi lürreala;

 Orraze horrek beraz, ekiak bezala.

 Haren hortzek argitzen harpe barneala,

 Berotarzün emaiten ere hala hala.

 

 Hortarik düe laminek ükeiten indarra.

 Askitan lagüntzen düe botzik herritarra,

 Lankeien bürützeko, beitüe hen beharra.

 zübü eraikitzeko, hain handi düe garra!

 

 Lehen lehena dago bilo iresteko:

 Laminen ederraren hor handiesteko,

 Emaiten dü parada, eta miresteko,

 Hen gorentarzünaren ontsa goiesteko.

 

 Hona orraze hori ürrezkoa zela,

 Zelüko argiaren egiazko miraila.

 Eta bazüan ere horren ber ahala,

 Zeren eta beitzüan hontzen hur gesala.

 

 Batzarri botx eginez, hartzen züen jentea,

 Espantüz ez agertzen beren jakitea.

 Haien arrenküra zen hunki egitea.

 Bai, beren lana oro zen bihotzez betea.

 

 Eramaiten bazüen haien orrazea,

 Entzünarazten züen oihü bat lüzea.

 zeren betatzen züan laminen zaintzea,

 Jakinarazten ere gizonen galtzea.

 

 Argia, bai ürrea, beitirade garbi,

 Arren gizona ere hala hala izan bedi.

 Laminek ez zeioen egiten beltzuri;

 Bide xüxenenean nahi züen jarri.

 

 IRURZIA

 

 Egüna izan da beroa.

 Arrastiri erditan,

 Agertü dira odei beltzak

 Eta handitü da alpoa.

 Karraska baten botzak

 Eman dü batbatetan.

 Ülüntü dira zelü pezak

 Kargatü da bortü zokoa.

 

 Zapartatzen da irurzia,

 Betatzen dü bazterra,

 Daldaratzen borda etxea.

 Distirant dago iñazia,

 Marratüz joiten dü botxea,

 Hartüz bere lasterra.

 Jarten da goibel goibeltxea,

 ülüntü aitzin, lür güzia.

 

 Eta hau da harrigarria:

 Lotsatzen da gizona,

 Basatzen ere aberea,

 Tzakürra ikara jarria.

 Kexatzenago da airea.

 Gero hau da haren lana

 Eho dü etxekanderea

 Gertakari izigarria!

 

 Itxes horier bühürtzeko,

 Hartzen da erramüa,

 Ezkoa, baita ere hura.

 Hau lehenaz ihiztatzeko,

 Ezkoa piztürik dildara,

 Elizan benedikatüa.

 Aixkora aldiz ahozgora,

 süaren hürrün aizatzeko.

 

 SÜTONDOKO SÜA

 

 Negü bihotzean dügü baliatzen sütondoa?

 Maite dügü haren süa, ezti eta beroa.

 Korpitzak gozatzen badü, arintzen da gogoa,

 Ametsen sorrarazteko beita ezinagoa.

 

 Amaini xaharra hor da, mürküila erabilka;

 Laminak gosetü eta, jiten zaitzo saldoka.

 Jaten düe arraultzeopil, eta urdazpi puzka,

 Norabait joan beno lehen, zübü, jauregi lanka.

 

 Olan, artzainak joan eta, egon da gazteena.

 Bere hoinen berotzera, sartü da Basajauna.

 Potikoak sendi beitü handi hortzeko mina,

 Aztal behatza bühürtüz, sendotzen dü hagina.

 

 Ontsa erratzen dira idor diren adarrak.

 Kolore urdinez, ürrez, tintatzen dira garrak.

 Barnean, epeltzen dütü kanpoko hotz mingarrak,

 Arrapitzarazten ere bakoitxaren indarrak.

 

 Etxeko bizizaleek, bildürik so algarri,

 Sü hori edireiten düe egiaz miragarri,

 Egüneko einetarik arratsen süstagarri.

 Berak bilakatzen dira haboro maitagarri.

 

 Gorri gorria jarten da, hautsaren gainean, murra.

 Arrenkürak ahatzerik, aizatzen da beldürra.

 Konfidantxa sorzale da erratzen den egürra.

 Oherat lagüntüko dü haur, aitamen agurra.

 

 ÜHAITZA EBITE BATEZ

 

 Hona: ützi düt, gorago, ibar barna ta beltza.

 Han, beheiti bürüz, zabal, jauziz, doa ühaitza.

 Honek bertan galdü dü aranatzen züan botza,

 Gorde nahian bezala, betitik züan galtza.

 Eta, lüto metatü da, ixilik gorga latza.

 

 Huraren bi eretzetan, sortzen da akazia.

 Beste zühaintze zonbaitek hortik düe bizia.

 Zeren huraren ahala den zinez berezia.

 Haren indarrari esker, arpatzen da azia.

 Haren üngürüan efe, pizten beita güzia.

 

 Argiaren jeikitzeak berantesten dü, egün.

 Goiz erditsütan orano, bazterrak dira ülün.

 Oro beitira, bai lano, bai eta ixiltarzün.

 Goizik hasirik, taigabe, ebia beitü lagün.

 Nolapait bühürtü eta, bürü egin dizaogün.

 

 Bilakatü da ühaitza, berde-ülün bezala.

 Zühaintzeen kolorea üdüri dü düala.

 Ahültü ote zaioa albidata, bezala?

 Ez, bena baliatzen dü kanpotiko axala,

 Hein batetan edeiteko barnetiko ahala.

 

 Aize buhet bat egin dü; osto hanitx erori.

 Gero jaitsi da ebia, eta txortak ügari

 Hoiek kürkürü biribil ozkatzen düe hurari.

 Halere nola daiteke lürra beti egarri,

 Zeren den hura berritzen eta atetzen ari?

 

 Ostoak huraren goihera, doatza algarrondozka.

 Haren arabera ari dira harahonaka.

 Zürrümilloa bezala, jaisten dira ixilka,

 Eta batbatetan ere, ützültzen zoin lehenka.

 Bena, behera joaiteko, ez düe hartzen lasterka.

 

 Ebiaren gatik ihor ez da elki kanpora.

 Ixtil batetan, haatik ildotxori bat bera.

 Erabilten dü büztana, jauzka, gora behera.

 Horra artino jin beita, segürki, edatera.

 Eta hantik ausartzen da, gero hegaltazera.

 

 ITZAL ETA ARGI

 

 Ekiak argitzen balin badü, izan daiteke itzala.

 Gure bizitzean ikusten da, askitan, zoin den apala.

 zeren ülünpeak badütügün, argia dügün bezala.

 Hanitxek deüs ezin düelarik, zonbaitek düe ahala.

 Hola arren dabila mündü hau, itzalaren itxürala.

 

 Nekeak üsüegi gihaurtan hartzen dü lehentarzüna

 Eta besteetarik baztertüz, ekarten bakartarzüna.

 

 Odeiak jelkitzen direnean, galtzen ordüan ekia.

 Behin edo beste, gogoetan, sortzen dira ülündürak,

 Baita bamatik arpatzen ere bihotzetan hitsidürak

 Üngürüan dütüenetarik egarten beitüe gaizkia.

 Eta beren ezinbesteari berak bühürtzeko orde,

 Beste bizizale orotarik behartzen zaie bai gorde.

 

 Ekia beroxegi delarik itzala da eztitarzün,

 Biziko püntü gaitzen erditan, behar dügü ixiltarzün.

 Edireiten den ihesgünea egiten da gozotarzün.

 Hantik harat gogo bihotzetan, pizten haboro maitarzün

 Eta eskaz nabaritzen zena bilakatzen betetarzün.

 

 V. IHESBIDEAK

 

 ERLEA

 

 Etxe bakoitxean bazen

 Erle kobain.

 Hor zaintzaleak ziren zain;

 Langileak lan egiten;

 Erregiñak züan, orozgain,

 Hartzen güzia bere gain.

 

 Orok bazüan holaxe

 Bere lana.

 Hau, batek bestearena

 Batere nahasi gabe,

 Betez saldoaren hona,

 Bakoitxa besteen berme.

 

 Eta hona, bedatsean,

 Erregiña,

 Gazteekilan batean,

 Senditüz joaiteko mina,

 Elkitzen zen batbatean;

 Bazoan airez, arina.

 

 Erlekümea jarten zen

 Zühaintzean;

 Edo nonbait eretzean,

 Txilintxautürik, zen biltzen.

 Berejabe, ülüntzean,

 Xilo batetan zen sartzen.

 

 Arren bizitze berria

 Berek hasiz,

 Orano deüs ez nahasiz,

 Hau da amiragarria,

 Aitzinekoen gisa biziz,

 zoin errespetagarria!

 

 Hor gizonen ikasbide

 Abereak.

 Horier so egiteak

 Bata bestearen alde,

 Jar ditzan ere jenteak

 Izan ditean hoik balde.

 

 BEDATSEKO EGÜN BAT

 

 Bedatseko egün hontan, eder jeiki da ekia,

 Eta haren leinürüek xoratzen düe begia.

 Labioak aizatü eta soroan üzten lanpia,

 Ozkadüra ezbardinez, marratzen mendi hegia.

 Ekialat bürüz dena jarten da argi argia,

 Ülün bezala delarik agertzen beste gaintia.

 Haboro distiratzeko, jinen da haren aldia,

 Egünak eginen beitü sarri bere ützülia.

 

 Ostatzen hasi badira, han eta hor, oihan puzkak

 Berde berdea dirade alagietako bazkak.

 Herroka beltz egiten dü hanko zerrailüen eskak

 Orano gehiago bai oihanaren arteko askak.

 Eta orai joiten beitü aizetto baten dildilkak

 Gerezitze liliak dütü zilartzen eki labakak:

 Haixtoien erditan, xuri ozkatzen dütü titakak

 Berde mardul batek jauntsi azken urteko talikak.

 

 Goizean, eztitarzüna heltzen da goxo goxoa;

 Adarrean, hüxtülotsez, abiatzen da xoxoa.

 Gero ere ariko da, handitü eta beroa.

 Txoriek emanen düe beren kantü arranoa.

 Gorünetan, hegaltaka, gozatzen da arranoa,

 Bila non ediren ote behar düan arrastoa,

 Hürrün senditü düalakoz igorten düan kiñoa,

 Arakei hilkina beitü betidanik jatekoa.

 

 SÜA BALIAGARRI

 

 Süpazterrean sü garra;

 Gorri bizi ere murra:

 Biak eder.

 Etxea düe süstatzen,

 Jentea boztariatzen

 Ni halaber.

 

 Aipa süaren balioa,

 Goza beraren beroa.

 Zer lagüna!

 Sorrarazten dü bizia,

 Emaiten nasai argia,

 Dakigüna.

 

 Errez bilakatzen da hauts,

 Lürrari emaiten dü hats,

 Ama lürra!

 Hantik jelkitzen belar püntta,

 Ezdeüstürik sortzen beita.

 zer indarra!

 

 Pezü zena oi zoin arin!

 Lodi zena mehe egin

 Harrigarri!

 Eramaiten dü aizeak

 Bildüko dü lilitzeak:

 xoragarri!

 

 Süak bürdüina gorritzen,

 Ürrea ere garbitzen,

 Gero lantzen.

 Xahatzen dütü jauntsiak

 Ta zikin diren untziak

 Hoik apaintzen.

 

 Aragia sükaltean,

 Baita gerrenean,

 Adelatüz,

 Jatekoa dügü, prestik

 Gozatzen, ontsa errerik

 Gure esküz.

 

 ARRANTZÜKAN

 

 Arrantzalea heltü da tresna güziekilan.

 Bola gorak jaunsten dütü, arrunt, bere hoinetan.

 Arrantzükako zarea zabaltzen dü ordüan.

 Lürrean pausatü lata hartzen dü esküetan,

 Bata bestearen barnen, ezarten haren puzkak

 Beniareki egiten hari hamü prestakak

 Hontan harrak behar beitü izan bizi bezala.

 Badaki zoinahi arrain beti lotsati dela;

 Gogo düan amarraina haboro hala hala.

 

 Begi txista bat ordüan emaiten dü hurari,

 Eta eskerronak ere jaitsi den ebiari.

 Ez beita izan halere azkarregi ekaitza,

 Ezin daiteke, uste dü, hobe izan ühaitza

 Düdagabe eginen dü egün arrainka gaitza.

 Ontsa begistatü eta haütatü dü günea.

 Haltzen aixolbean beita, epel da aizea.

 

 Hura heben ekürü da, pützüa franko barna.

 Ühaitza hantürik beita, lekürik hoberena.

 Bi hurarranpen erditan, lerrarazten dü harra.

 Atzaman dü arrain zonbait, azkenik bat ez txarra.

 Arrunt, lotü bezain sarri, hasi zaio tiraka.

 Handi dela proba, hau da: txirrintolaren klaska.

 Gizonak iholaz ez behar ari indarka.

 Arren üzten dü arraina laxüki hürrüntzera,

 Han joan dadin, esküin exker, hurpean, nahitara.

 Gero bühürtzen ez bada, jinarazten dü goiti.

 Huraren alde gainean, egiten dü bi jauzi.

 Eta beniz bürüz piko; sekülan bezain bizi,

 Arrantzalearen nahiz, jokatzen da beheiti.

 

 Bi bürkideen borroka lüze bazen segürki,

 zentzorditürik biltzen dü sarebetan goxoki.

 Gizonak igaran züan arte goxoa,

 Ützüli ere etxerat arin arin gogoa,

 Piztü züan güzietan bihotzen boztarioa.

 

 TINI GORENETARAT

 

 Gure etxen gira lüzaz ekürü ekürüan,

 Hartürik egünorozko ürratsen kürkürüan,

 Arraultzea tinkatürik bezalaxka küsküan,

 Arrenkürak eta lanak nasai gure bürüan,

 Jauzi baten egiteko nahian, üngürüan.

 

 Arren hürrün ützi eta akodiña eta lan,

 Eta griñak oro, goatzan, bortüan zer dabilan.

 Ordü zonbait hoik ditzagün igaran goxokilan.

 Bohorrak eta behiak ari dirade alan,

 Bat edo beste, aldiz edaten, errekilan.

 

 Gain hartan, ekiak argitzen dü ederki.

 Ez badü azkar berotzen, emaiten dü goxoki.

 Egün jeiki den aizeak buhatzen dü eztiki.

 Han bazterrak ahal dira miresten arraheinki,

 Ekarri jatekoari eginez bi usuki.

 

 Lehen soan balin badü peko arroilak lazten,

 Heben giren güne hontan ez gütü lotsarazten.

 Bena jadanik ametsa gihaurtan beitü hazten,

 Lehen bai lehen dütügü gaüzak oro ahazten;

 Zeren beitütü hor dügün ikusmenak irazten.

 

 Baxak eta botxeak gora, igaiten da oihana.

 Nolapait barreiatzen da han herotsen arana.

 Ixiltarzünaren bila, arren, jo haren gana.

 jankatzeko bil dezagün arraga, basarana.

 Eztitarzünez beterik ütürdan edana!

 

 Oihanak traukatü eta hona hor alagiak,

 Kausi ginitiroke han ola eta sariak

 sano abere larriak eta ere ardiak.

 Behera jaitsiko dira, indartürik gaüzak

 Herexa horik har beza gizonaren biziak.

 

 Hürrün hürrünean dira bortü ozke eta hortzak

 Gain hetan bezala beitü ürrentzea lühartzak

 Labioaren erditik xütitzen dira, gaitzak

 Bizitzen dütügülarik hebenko ordü latzak

 Gora so, argitzen dira gure arpegi beltzak

 

 Hunkitzen bezala düe tini gorek zelüa,

 Üdüri hori düela bai beren helbürüa,

 Nahasten beita ordüan harekilan bortüa.

 Ez ote da hori ere gizonaren asmüa,

 Beti amets goreneki, izatea bildüa?

 

 BIHOTZA

 

 Bihotza dago gütan dügün hoberena,

 Gizon izatean den jite ederrena.

 Bena hezten ez bada, gaüza okerrena,

 Gure indarretarik beita mügerrena.

 

 Herra sartzen bazaio da etsai idorra;

 Besterik ihor ere ez dezake egar,

 Eta bilakatzen da ihize jauzkorra;

 Gaixtakeria baizik ez dezake ekar.

 

 Ikusten dügü oro porroki nahian;

 Ez da üngürükoer, deüs honik ekarten,

 Bata besteer beitü behaztopü jarten,

 Eta ele nabarrak taigabe mihian.

 

 Goinaren hedatzeko, ez dü ez parerik

 Aüzoak ezarteko algarren aharran.

 Beren arteko lotürak dütüe errerik

 Nontik horra den mina ezin düe erran.

 

 Bai bena bihotza da oso eztitarzün:

 Gizarteko bizian, beharrezko lagün.

 Gure harremanetan, zoinen den maitarzün

 Batere düdagabe ezagüt dezagün.

 

 Gure bizitzeari azkarki da lotzen.

 Zeren akodiñetan, beigütü berotzen,

 Bai, nahigabeetan, halaber goxotzen,

 Ezinak gütüalarik garrazki itotzen.

 

 Abiatzen delarik gogoa galtoka,

 Bular barne barnean, hasten zaigü joka.

 Laster belitzen gütü, bagira kordoka,

 Zale erabilten ere beti aitzintoka.

 

 Bere indarraz, gütü berritzen bizitoi;

 Eta pizten delarik hasperritzen dü gar,

 Ordüan belgirade bilatzen sühoi,

 Gure albidata da sütan jauzten, gargar.

 

 VI. "NORI BEREA DA ZÜZENBIDEA."

 

 GURE GALTOAK EZ DIRA HÜTSAK

 

 Zelü lürrek egiten dütüe beren ützülüngürüak;

 Ihor ezin da hoier bühürt: denek küpüsten bürüak..

 Aldatzeko edo antolatzeko, non dira maiastürüak?

 Itsasoan ere agertzen hain ttipi itsastürüak.

 

 Han hor izadiak sortzen dü ixustean ordü latza.

 Bazterretan egiten beitü hanitxetan itxes gaitza.

 Horren abrekeriaz arren güziak dira mintza,

 Erreüs bilakatzen gizonak galtzen beitüe fidantza.

 

 Mündüan bakoitxak badütü nasai zinak eta minak

 Eta joiten gütüelarik ez girade pizten finak.

 Laxüan hoien egarteko ez beikirade eginak.

 Ahül eta mügatü eta non ediren iguinak?

 

 Hona gizonaren ogenez oker doa gizartea,

 Bere gaixtakerian ere asmatzen dü erhaitea.

 Bakoitxak gogozkan sartzeko atzamaiten dü artea

 Iholaz ez honartzen ahal orozbatkoz erraustea.

 

 Ororen erro nahi züen ezarri jakintarzüna,

 Kontzentziaren argizale bestalde züzentarzüna.

 Orai aldiz zeheztatzen da bi hoien apaltarzüna,

 Eta barnatik nabaritzen Norbaiten Goihentarzüna.

 

 Mündüa hanitx eta bat: hortan haren alozia.

 Bere ederrak ordaitzen dü gütan dügün gabezia.

 Hor orotan miragarriak eta orozgain bizia.

 Argidüra goragokoak zinez egin dü güzia.

 

 Gure bizitzean badira arte hon honak gihaurtan,

 Boztarioak argitzen beitü haur eta gehitüetan,

 Bai egiazko maitarzüna sortzen delarik gazteetan,

 Bai aitetamak direlarik gozatzen beren haurretan.

 

 Taigabe, bizitze orotan, goatza zorihon ondoan,

 Züzenbidea, boztarioa, bakea beti gogoan

 Egarria ezin eztitiüz, dabiltza gure alboan.

 Zeren Bat baizik ez beitago gure hartzeko besoan.

 

 Egarzolako galtoak ezin ditzakegü baztertü;

 Gure biziaren bidea ez dügü behar okertü,

 Harat edo honat noiz nahi ez beitaiteke ilertü,

 Hiltzetik landa zer dabila nahi günüke agertü.

 

 Nontik diren arrenküra, gizonak doatza bila,

 Bai hatsarre hatsarrean zertan zen lürraxala.

 Goihentzala heltü eta ordüan zer dabila?

 Galtoz galto argitzen da gure jakin herbala.

 

 BIDE ZÜZENARI JARRAIK

 

 Ekiak argitzen beti,

 Denbora izanik hotz ala ezti.

 Ez da ihoiz herabezti,

 Lano odeiak dirade gezürti.

 Berartan gizon bihotzak

 Ez dütü okertzen bere egintzak

 Jokatzen düan bizitzak

 Beitütü sortzen haren ordü latzak

 

 Pizten beitü boztarioa,

 Gaztearen ametsa amodioa:

 Enjogidüra beroa,

 Distiratzen beiteio geroa.

 Jenteak begira beza

 Sortzaroz üken düan indar gaitza,

 Bazter ütz tzarraren botza,

 Argi izan dadin haren bihotza.

 

 JINKOAREN DEIA

 

 "Tziauzte oro ene etxera, entzün züek ene deiak"

 Jinkoak kümitatzen gütü egin dezagün besta.

 Gü oroer eskentzen deizgü, zelü goran, ezteiak

 Gure boztario beteaz taigabe beitü arta.

 

 Bere gana goititzen gütü, kantüan ezarteko.

 Han, nasaiki emanen deigü zorihon handiena.

 Zoin miragarri agertzen den launaren bihotz hona!

 Ahalak egin ditzagüla haren gei izateko.

 

 Bere Jinkotarzüna gütan oso nahi dü erein,

 Gü, heben ezdeüs girelarik, zelüan jinkotzeko.

 Haren zerbütxüan, lür hontan, arren, izan arrahein,

 Esker honez beterik eta hari gogoz lotzeko.

 

 LIBERTATEA

 

 Izadiareki bizi eta

 Gizona beti dago goaita

 Nontik horra den aizea.

 Halere misterio bat beita,

 Egiaz gaitza da haren ikertzea.

 

 Iholaz ere ez da ageri,

 Ezin ikus eta ezin hunki.

 Hartzaz arrenküratzen denari,

 Püntü orotan da harrigarri.

 zer den ontsala ihork ez daki.

 

 Batean mintzatzen da azkarki,

 Ordüan beita aizebuhada.

 Edo joiten dü zinez beroki,

 Ordüan dü izena labeda;

 Bailakatzen dü ere eztiki.

 

 Ala den ekaitzaren gogorra,

 Ala den hegoaren oldarra,

 Ala aizebeltzaren ebia,

 Aizeak badü bere indarra,

 Baliatzen dü bere nahia.

 

 Txüt aizearen libertatea:

 Gurea dügü maite maitea.

 Horren galtzea gure hüstea.

 Beharrezko da lan egiteko,

 Jinkoa üdüri izateko.

 

 NOR DAGO JINKOA?

 

 Aipatü nahi dütügülarik

 Gaüza handiak eta ederrak,

 Ez dügü edireiten mintzorik,

 zeren diren oso barnekorrak,

 Eleak hanbat igarankorrak

 Askitan ez düelakoz errorik

 

 Erran nahi badügü Jinkoa,

 Hitzak dütügü zoin ahülago,

 Jinkoa, ororen Jaungoikoa,

 Ezin erranezkoa beitago.

 Egiaz da mügagabekoa,

 Hain hersi gü, korpitz eta gogo.

 

 Sortzez sartzen gira mündü hontan,

 Handitzen ere ahal bezala,

 Hiltzen, segür, eta batbatetan,

 Ustez, ata, betikoz girela;

 Gure giza bizi egünetan,

 Akitürik ere berehala.

 Jinkoa bizi da beti ere;

 Ez dago gure üdüriala,

 Ez beita kanbiakor batere.

 Beraz, har dezagün Beste dela.

 Nabaritzen da oso potere,

 Haren eretzean oro apala.

 

 Gihaur girelarik bixkor,

 Aisa girade bizikor,

 Gure okerrez ahazkor,

 Besteentako jauzkor.

 

 Jinkoa dügü lüzakor,

 Aita beti ürrikalkor,

 Gaztigazale berankor,

 Parkazale lehiakor.

 

 Gü beikirade kanbiakor,

 Izan gitean iraünkor,

 Bekatüari iheskor.

 Haidürü dügü batikor.

 

 EKIA, BEGIA, EGIA, EKA

 

 Gaüko zohardi tipiletik ürratü da ülüna,

 zelütik eta lürreala zabaltzen da egüna.

 Lehenik, nabar egoiten da, lüzaxko, zelügaina,

 Emeki emeki jaunsteko, gero, bere urdina,

 Ekiak emanen düalarik oso argitarzüna.

 

 Ekijeikigia jarri dago kolore ürregorri,

 Eta erditan jeikitzen da diska handi bat, gorri.

 Gero argitzenago eta bilakatzen da gorrail,

 Eta distirant izan aitzin, agertüko da zurpail.

 

 Leinürüek dütüe, ordüan, mihikatzen bortüak

 Beherago ere, berdatzen goiko oihan bürüak,

 Bazterra ez badü orano berotzen haren süak.

 

 Lüzatü gabe, hunkiko dü ekibegi güzia;

 Berantxeago, abereek joko dütüe gorküak;

 Laster, peko lürrak argiz, dirate bizi bizia,

 Laster ere, xuri xuria, etxe borda mürrüak.

 

 Maltetarik ezagün dira behien metaleak

 Eta, lanealat abioan ere, bizizaleak

 Ekia noiz ikusiko den goizean gira goaita,

 Ororen biziarazteko beharrezkoa beita.

 

 Zerk dü, lürrean, harek berro indar handiagoa?

 Oilarrari ere goizik hantzen deio papoa,

 Eta jeikitzen delarik hüxtüz hasten xoxoa.

 Orotarat düalarik hedarazten beroa,

 Negüko hotzetik landa, arpatüko da soroa.

 Ihori eta deüsi, ez dü müsatzen lagüngoa.

 

 Gaüza güzier eskentzen dü izate zoin ederra

 Osto, lili, frütü, belarrak bazterretan, leherra.

 Bere ondotik ekarten dü biziaren indarra.

 

 Hari esker, ikusten dü argi gure begak

 Gogoen ülünak bezala, gihaurtan den egiak

 Bera eginik balin bada güzien argitzeko,

 Egia ere distirant da, bidean gidatzeko.

 Aitzinetik hartü bazüen beren jinko gürgarri,

 Ez zaigü üdüritzen batere harrigarri.

 Berra egünaren lüzean dago, zelü erditan eka,

 Halaber jinkoa bakoitx da, gü aldiz Haren eska.

 

 BEGIAK ZABAL

 

 Hainbeste jente bada bazter ützia,

 Gero eta haboro ezin bizia,

 Beren bürüa ere ezin hazia,

 Orotan jarten beita lan gabezia,

 Xühür xühürra beitüe irabazia.

 

 Arte hortan hanitxek badü diharü,

 Nasaiki baliatzen beitü küperü.

 Gaüza güzietarik badü mükürrü,

 Gastü handiri aisa egiten bürü.

 Heinean egoiteko balü kobürü!

 

 Aberastarzüna da heben metaka,

 Beharrünea aldiz hanxe gaintika;

 Bien artean hor da barna ziloka.

 Beti handitüz dago orai teknika;

 Bazterretan halere hanitx kordoka.

 

 Aitzinetik oroek bazüen lana,

 Bizipidea aise ekarten zuana.

 Norberak giñatzen züan bizi gorena,

 Bere eskütan züan goratzapena

 Eta diharüaren segürtamena.

 

 Iragana iragan, hegalez hegal,

 Ez giteala egon bürüa apal.

 Berra geroari bai, begiak zabal.

 Aitzineko heinean jarteko ahal

 Badügüla orano dioe aldikal.

 

 Zerentako holatan lana goretsi,

 Zeren ez beitaiteke ez askietsi.

 Zale da ondorioz jentea etsi.

 Joanik dela mündü bat behar honetsi,

 Bizitze hobe bati ere sinetsi.

 

 BIHOTZ ESKÜAK ZABAL

 

 Gure mündüan sortzen da gaintika ezinbeste,

 Eritarzün, behargorri eta zonbat gosete.

 Lantari bati bezala txorta epel ügari,

 Erroetara dezagün arrabeinki iaurri,

 Gure eztitarzünaren ebi xehe mardoa,

 Bihotzaren barnenetik jelkitzen den gozoa.

 

 Bizitzean dagon gaitza ez dezakegü honar.

 Zeren eta beita han hor ezinago min tzar.

 Zure arreba anaiak erratzen dütü barbar;

 Zabal izaezü bihotza, izan dadin oso gar.

 Hala nola lantarea ereiten den aziak,

 Distiraraziko dütü zütan den ekiak.

 

 Gogorrari bühürtzeko non ote düe indarra?

 Haren goitzeko badüe errittoen beharra.

 Zük ere zihaurtan düzün boztario azkarra

 Tal gabe eman izaezü eskü zabalez nasai;

 Maitarzünaren betea ixur izaezü orai,

 Ez dezaen haboro sendi lotsaren aztaparra.

 

 Ez egürük; egündanik, zure esküak idek

 Bihar erreko beitzütü aurride hoien süak

 Ikus zoinen eder diren arrosa lilistatüak

 Üngürü güzietarat hedatzen düe ürrinon.

 Arren, zure ükaraiak tinkatürik ez etxek.

 Zureganik besteetan sortüko da zorihon.

 

 SINESTEZ ETA MAITEZ

 

 Galtoz aritzen da gizona

 Nor, ote zira, nor, zü, Jauna?

 Hau mixterio handiena

 Nola ezagüt Jinko Jauna.

 Aitortzen dügü ez jakina,

 Gehiago gure ezina.

 

 Jesüs jin da mündü hontara,

 Jinkoa nor den erraitera.

 Hau hartan jaitsi da gütara,

 Gogo bihotzen zabaltzera.

 Egon gitean haren para,

 Igorten deigü salbatzera.

 

 Jinko Aitaren helbürüa;

 Gü güzien salbamentüa.

 Arren norat doan mündüa,

 Jesüsek deigü agertüa,

 Eginik ororen bürüa,

 oro hartan beita bildüa.

 

 Esperantxa deigü ekarri,

 Mündü hontan delarik jarri,

 Ahülezia hartüz hoinarri.

 Haren sortzea maitagarri,

 Hiltzea zoin izigarri,

 Eta piztea harrigarri.

 

 Jinko Aitaren izatea,

 orozgain gure maitatzea,

 Gurekilan parte hartzea.

 Horra gure egitatea

 Bihotz bihotzez sinestea,

 Hartan dügü gure betea.

 

 VII. BIDE ZOHARDIAK

 

 EZIN ARGITÜZKOAK ARGITÜ

 

 Ikertzen badügü irazana,

 Laster girade üko.

 zeren ez giren heltüko

 zertan den ontsala argitzera,

 Gaüza güzien ülertzera,

 Orozgain nor zer den gizona.

 

 Hori da Jinkoak egin lana,

 Ez da arren galdüko,

 Betikoz barreiatüko.

 Deitzen gütü hortan bizitzera

 Haren bideetan sartzera,

 Gozatüz haren maitarzüna.

 

 Sogin Aita Semeak egina.

 Oro düe piztüko,

 Güziak berriz sortüko,

 Bildüko algarretaratzera,

 Bakearen pean batzera.

 Bena maita ürko lagüna.

 

 Güzientako da salbamena

 Betiko eskentüko;

 Jinkoak gütü lagüntüko.

 Goatzan gure indarren hartzera,

 Haren soroan bazkatzera,

 Maitarzüna beitü izena.

 

 Ordüan bai dügü ikerlana

 Egiaz baliatüko,

 Gaüzak oro gidatüko

 Beren bidearen züzentzera,

 zer diren hobeki lantzera,

 Lokarri beitüe maitarzüna.

 

 IZADIA

 

 Ttipi ttipitik maite düt bortüan ebiltea,

 Hanko bazterreki bat egitea.

 

 Ala üngürüan nizan ala bidexkak gainti,

 Algarri lotürik girade beti.

 

 Bazter haietarat so, nihaurtan sartzen beitniz,

 Goragogo hatsaz egiaz biziz.

 

 oro handi agertzen da lehen begi kaldüan.

 Holakorik ez da peko mündüan:

 

 Botxe ozkedünak eta tini goragokoak

 Bai eta arroila, leze, lütoak.

 

 Hor niz, hoien aitzinean, jarririk bürüngürü,

 Nitara bildürik amets haidürü.

 

 Ene gogoa jorik da holako handigoaz

 Oritarazten naü ene mengoaz.

 

 Bazter hoien eretzean, zonbat nizan ttipia,

 Neke hanitx gabe, da ageria.

 

 Izadiaren erditan, niz galdürik bezala,

 Egon behar beitüt apal apala.

 

 Bena senditzen düt ere ene handitarzüna,

 Tinkago delarik bien batarzüna.

 

 Ez naiteke nihaur berez üngürükoetarik

 Tini lezeeki hain niz hurtürik.

 

 Bena hebentik hürrün da pe hartako burrunba.

 Ata herotsak badira han hor balinba.

 

 Üdüri hedatzen düela hanko ixiltarzüna,

 zihaurtan barnago jarten zütüana.

 

 Nabaritzen dügü, arren, zorrotz ezdeüstarzüna,

 Baita gora ere harrotarzüna.

 

 Ikus hüilantikagotik; hona hainbeste gaüza:

 Abere saldoak han badabiltza.

 

 Ardiak ari marrakaz, behiak arramakaz

 Bohorrak hümeak pürnauzka, zinkaz

 

 Basihizeak badira, haatik ez ageri;

 Hor gainti dirade, lo, iratzarri.

 

 Botxe handien aixolbean, gorderik basahüntza.

 Oihanean, bürüa txüt, aldiz, orkatza.

 

 Hegaztiak üngürüka, zelüko urdinean,

 Arrano, saiak alde gainean,

 

 Tini gorenen heinean, belexegak belatxa;

 Hantik marratzen düe beren hegatxa.

 

 Lürrean berriz, jauzika, ohil, epergorriak;

 Airez hegaltatzen beste txoriak

 

 Ezin dezakezü aipa aberexkot zionea,

 Zeren betatzen düen üngürünea.

 

 Eta ororen hazteko, zonbat lantare melga

 Belar, eta lili, eta arraga.

 

 Ekei hanitxetakoa, izadiko bizia;

 Botzik aitortzen düt jakin gabezia.

 

 Bestalde gorüne hetan, zoin haütü ikusmena!

 Edertarzünari nik goresmena.

 

 Oihanen berde ülünaz agertzen dira argi,

 Alagia, harri, zoinahi hegi.

 

 Bazter güziak dirade enetzat xoragarri,

 Beren koloreez gogo pizgarri.

 

 Jelkitzen dira ordüan egiazko galtoak,

 Hortxe ikustean nik holakoak.

 

 Nontik ote heltzen zaizgü, non düe beren abioa?

 Zertako düt horiez hartürik soa?

 

 Eta zer dira gizonak hor beitira hain ttipi,

 Bilakatzen ere gogoz hain handi?

 

 HABIA ELORRITZEAN

 

 Lehen egün ederretan, bedatse hatsarrean,

 Txoriek plantatü züen habia, adarrean.

 Haütatü züen güne bat ahalaz aixolbean,

 Elorritze xüri bat zen, zerrailü bazterrean.

 Han zagon ere ebitik goxoki aterbean.

 

 Bi txoriak taigabe, jiten ziren, aldika,

 Zühaintzealat egitez hanbat harahunaka.

 Ekarten züfüen, moskoan, lasto, belar idorrak,

 Egün zonbaitez eginez akodiña pixkorrak

 Laster ezagün izan zen txori hümeen txiunta.

 

 Eta gero hasi ziren aitetamen joanjinkak

 Hümeek ozentzen zütüen beren karamatikak

 Goiti bürüz, jelkitzen züen, idekirik ahoa.

 Eta hek lerratzen zeitzen, gainetik beren bazkak.

 Boztariotan jarten zen elorritze xokoa.

 

 Ekintü ziren ttipiak eta ere lümatü,

 Ohatze bazterreala goiz batez abiatü,

 Ustegabe jauzi eta beheiti hegaltatü.

 Biek aitetamek zütüen orano lüzaz hazi;

 Aski zainkatü zütüen eta beren gain ützi.

 

 BIZIAREN AZALIA

 

 Boxetik sortzen da ütürria,

 Gorderik den sorgia.

 Lür barnetik jelkitzen hura

 Eta eki eskalfoan

 Agertzen da dirdira.

 Üngürüak jarten sürlürioan

 Hegalak hüxtüx maribürdüntziak,

 Büztana ikara ixtil txoriak

 Kolore argiz jaunsten liliak

 

 Haurrari amak eman bizia.

 Biek ber aragia.

 Etxen boztario handia.

 Besakatürik da haurra,

 Bailakaz dü leherra;

 Harentako baizik ez da besorik,

 Harentako baizik ere ez sorik

 Üngüratzen beitü xügüntarzünak,

 Ez dü lekürik ülüntarzünak

 

 Ülünpetarik jelk eta,

 Üzten düalarik gordagia,

 Horra bizia distiranta,

 Gozatzen beitü argia.

 Hor dü bere egongia.

 Zeren bila agertzen zaigü ote?

 Gogo bihotzak dütü nahi bete.

 Edermena dü ozkatzen ügari,

 Libertate osoz da egarri.

 


inprimatu