Adixkide bati
Lilu
Zure burua hutsa da minak hartua
Zure gorputza minez ximurtua
Nehor ez duzu ikusi nahi gehiago
Bakea zure ondoan bakarrik...
Loreak hesten ari dira
xoriak joaiki mendiz mendi
Eta zu ogeari itzatua
zer erran? zer galde?
Inguruan, ez da arrabotsik
Ateak hetsiak dira
Leihoak erdi zerratuak
Egun, bada hemen goxotasun handi bat...
Azken hatsa emazu emeki
zure adixkide guziak otoitzetan ari dire
zerurat ereman itzazu gure musuak
Lurrean utz beldurkeriak...
Gure irriak ixilduko dira ixtanpatez...
Gure kantuekin zoaz izigarri gora
Aingeruak zatozte hunen bila
Goxoki hor bama sar dadin...
ADIO ADIXKIDE MAITEA