inprimatu
Eta txori urdina gureganat hurrandu ekialdetik...
Izenburua:
Eta txori urdina gureganat hurrandu ekialdetik...
Sinadura:
Jose Angel Irigarai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigaraiy, Jose Angel

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1996
Argitalpenaren urtea:
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
26

Eta txori urdina gureganat hurrandu ekialdetik...

 

Jose Angel Irigarai

 

 ETA txori urdina gureganat zen hurrandu ekialdetik

 hegaz itsaso eta oihanen gaindi

 zu lore baten antzera

 iduzki ferekaz eta ilargi irriņoz jauntzia

 hondartza distiratsuan etzanik,

 

 zure emetasunaren irrinean zoro

 sendipena bibotzean

 lurra bezenbat izanki

 -osoki bizitu nahiaren gauak irentsi Joxepa Ederra-

 atsolutuki nahi zaitut maitatu

 zurekin desleitu, zutaz nahasi

 eta hil ondorenean;

 

 eta txori urdinak segitu zuen

 ferdetik horail gorrastarat

 isiltasunean hegan.

 


inprimatu