inprimatu
Ei qui ierunt: joan zirenak
Izenburua:
Ei qui ierunt: joan zirenak
Sinadura:
Xabier Unanue
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Xabier

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1995
Argitalpenaren urtea:
Alea:
24.zk.
Orrialdea:
20

Ei qui ierunt: joan zirenk

 

Xabier Unanue

 

 Esna bedi adimena

 arimaren auzira

 pentsatuz.

 Iratzarri joan zirenak

 gogoan berriz bizira

 epaituz

 

 Nola astia joan doan,

 hola gure denbora

 ahitzen da;

 konturatuga atoan

 bizi denaren lora

 lehortzen da.

 

 Egunez egun asteak.

 Astean asten urteak

 badoaz.

 Gaur direnak jazteak

 hartuko zahartuteak

 geroaz.

 

 Bizitza darrai aurrera.

 Ezer ez da gelditzen

 betiko

 ta ibaiaren antzera.

 Asas zabalera bukatzen

 da iritsiko.

 

 Ihes ezinez aroek

 dena dute higatzen

 hain astiro,

 berdin be jure gogoek

 oroitzapenak lajatzen

 ixilkiro.

 

 Pasa dira ehun urte

 bihar ere ehun mende

 igaroko;

 betidanik betirarte

 gara denboraren mende

 idoroko.

 

 Ehun urtez bizi dena

 ehun urtez dago hiltzen

 saminez

 baldin ez badu dena

 ahazte ta bizitzen

 ekinez.

 

 Ez bizi atzera begira

 nahiz ta joanak alaiak

 iduriko;

 berriro inoiz ez dira

 joan ziren garaiak

 itzuliko.

 

 Ahantzi deza jun hotza;

 kemendu berriz bihotza,

 agurea,

 etengabeko heriotza

 amaigabeko jaiotza

 da gurea.

 


inprimatu