Mutil, eman zaitez sasu-gudari...
Marijan Minaberri
Mutil, eman zaitez sasu-gudari!!
Mutil, ihardets aberri-deiari!
Eman, bihotz-odolak herriari!
Eman, gogor ta bortitz iraultzari
Bortizkeria
Zurekin naute hazia;
Bortizkeria
Izan ene kurutzea;
Bortizkeria
Zuri zor dut herbestea;
Bortizkeria
Nik zure behar haundia.
Euskadi gure ez dela,
Zakurren iduriak girela,
Belauniko bizi behar dela,
Hortzak luzegi ditugula.
Bihartik xoriak zeruan
Aska gaiten ariko kantuan,
Semetxo hori da legea,
Bortizkeria dut maitasuna.
Bortizkeria
Zurekin naute hazia,
Bortizkeria...
Bada itzal ta iguzki zu baitan,
Amodio herioan,
Ta zure larru beroan zoin latza,
Puņel afo hotza.
Haurtxoa ari da jostetan,
Nahi du harma bat eskuetan,
Gure seme begi urdina,
Eman zuri nahi duzuna.
Etsai bat erortzen denean,
Puņel bat altxatzen duzunean,
Izar bat zeruan piztuko,
Oihuka nauzu adituko.
Bortitz! Ez da harat hunatik!
Bortitz!
Ez da bertze biderik!
Gogor, denak nahi duguna,
Bortitz, gogor, Askatasuna!