inprimatu
Herioaren mezularia agertu baino lehen
Izenburua:
Herioaren mezularia agertu baino lehen
Sinadura:
Jasna Samic
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Samic, Jasna

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
29-30

Herioaren mezularia agertu baino lehen

 

Jasna Samic

 

 ez nituen nik, baina ardo eta usain zoragarriek

 haren ezpain gorrixka xugunak laztandu,

 gero, nere larru daldartia

 argizagi bete honen zain sutan ziren zango-besoak

 hunkimendu zituzten

 gauaren hutsalean

 

 gozo eta zurbail zen

 zeruen irekitzaile bailitzan

 

 (zerua, zeru ainitzez hantu altxorra zen)

 

 nere gaua haren balaka samurrez hautsiz

 gaztetazuna iragartzen zidan

 etengabeko laguntza

 gure gorputz batuen ekinkizun zelestiarra

 

 Jainkoaren maitalearen gisa

 deitzen nuen, eta hura baizik ez,

 haren izena xuxurlatzen nuen eztiki

 betikoaren ikurra zen

 edertasunaren birjinaren aurrean

 intzirinaka gurtzen nintzen

 ikaran luma haizetan bezala

 

 barne-begiaren jabe zena

 zeru sakonean sartu zen

 eta bela askoren atzetik

 edertasuna azalduko denean

 izarbel hegaldunetan ikusiko da

 mirail batetan nola

 

 eta herioaren mezularia agertu baino lehen

 maitatuko du eta higatuko da

 itxuren itzalak dantza hitsetan hasiko dira

 biribilkan, ingumak, sekulakotan

 besarkatuko du eta harengan higatuko da

 izarbel hegaldunetan

 


inprimatu