inprimatu
Egunak
Izenburua:
Egunak
Sinadura:
Gotzone Sestorain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sestorain, Gotzone

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
20

Egunak

 

Gotzone Sestorain

 

 Egunak

 intsalus urak gardendurik

 ireki ditu bere hegoak

 eta ni ohean nagi harrapatu nauzu.

 Beste egun bat

 ohizkoa eta hain ezohizkoa

 batera!

 

 Gaur goizez Normandiako desenbarkua

 ospatu dugu

 Kontxan,

 aurretik abisatu faltaz ez zeundeten egonen bada,

 etzaidazue hori esan arren!

 (haragi pila olioztatuak

 sekuleko hitz erauntsia bota digu)

 zertarako dituzue irrati eta egunkariak

 foka snobista hoiek!

 

 Kontxan

 turbanteek kasko eta eskudoen aurka

 bizkor borrokatu dute

 eta hondartzako ondarrez yankien metraila

 eta polbora usaina irineztatu dute.

 

 Beste egun bat,

 niretzat ezohizkoa

 haatik

 hain ohizkoa,

 nola eskaparate eta iragarkietako

 zakur zakuratzaile amorratuak

 udako modaz beztituak

 ohizkoak diren,

 beti

 ezohizko maskaraz makilatuak.

 

 Kaioak gure gainetik hegatzen dira.

 Beste edozein egunetan,

 (astelehenak kasu)

 nola tiratzen nauten

 paseo hauek!

 eta igande arratsalde honetan arrotzak zatzaizkit

 izerdi, okendu eta cristian dior-ez

 blai eginik

 udaberriko modaz eta plastikozko betaurreko beltzez

 loraturik.

 

 Gaur arratsaldez,

 zuen jezarleku, zolu eta barandiletatik

 foka galantek eta gazela ponpoxek

 inguratzen,

 zeharka begiratzen naute,

 garizko soineko eta plastikozko begiratuen atzetik

 begiratuz

 aztertuz

 nere bakardadea bortxatu nahi duzue, akaso

 

 Hala ere arratsaldea gardena da.

 Eta arratsaldez nere bakardade zikiriatutik

 zuri

 zuei

 Gorrizko haritz hosto

 aratasoro eta belatso

 irri eta gailur larrugorriei

 zuei

 nere haragia daramazuenoi

 korreoz

 limoizko eta mentazko paperez

 bildu

 musu eta besarkadak

 igortzen dizkizuet.

 Arratsalde honetan

 nere bihotz errenatik

 nere lagunei,

 zeinekin asteburu honetan egotea

 laket nukenei

 bainan ikus ez ditzakedanei,

 zuri

 baserri eta ikuiluetarako proiektoak

 burutzen

 orduak eta orduak higatzen dituzun horreri

 zuei

 korreoz

 musuz eta besarkadaz

 bildu

 mentazko eta limoizko karameloak

 igortzen dizkizuet.

 


inprimatu