inprimatu
Beren eskuz
Izenburua:
Beren eskuz
Sinadura:
Jean Louis Caussade
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Caussade, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
5

Beren eskuz

 

Jean Louis Caussade

 

 Nere arbasoek beren eskuz

 Aitzur eta pikotzez

 Zilatu zuten, iturri zaharra,

 Haltzaga baten begirapean,

 bi iturburuek hazten zutela.

 

 Nere arbasoek beren esku hutsez,

 beren atorren besoak altxaturik

 Udaberri egun baten hoziduraren kalipuan

 beren izerdiaz bete zuten.

 

 Nere arbasoek beren esku zimelduez

 Garbitzen baitzituzten

 irrien eta beso kolpeen neurkadan

 etxeko jauntzi zikinduak

 

 Nere arbasoek beren esku lahardekatuez

 iturburuen ur xilarra biltzen zuten

 Kabalen eta jenden egarriaren hiltzeko

 eguneroko beila batean, pegarkada baten bila.

 

 Bainan

 Gure auzoak pala mekanikaz

 akitu gabe, mugitu gabe,

 zilo handi bat egin zuen

 gure arbasoek zilaturikako iturri ondoan.

 

 Gure auzoak, bere aho burdinaz,

 aise, bihotz minik gabe,

 agortu zuen, idortu, zure,

 Gure arbasoek, zizelkatu zuten iturri goxoa, baliosa.

 

 Gure auzoak indarkeriaz

 ahitu, kalitu zuen iturri xumea

 eta iturburu herbailak

 Intziri batez galdu ziren zilo handian...

 

 Herria.

 


inprimatu