Haitzar + Amitzal = Haurgi
 
Xabier Soubelet
 
 Itzal ilun barnetik, boz galdu hori marmarka ari 
 Haren baretasun tristia nahas eta nahasiz...
 Nere animaren barrean, ozena dantzut, oiharzun 
 ezti,
 Haizea heiagoraka ta bihotzak urduri.
 Hosto gorrien firfir isilak iratzartzen nauenean, 
 Haiza itzalaren izortzaile bilakatzen denean, 
 Argiak jalgitzn dira, pago gorriak dirdiran dira. 
 
 Nere leihotik itzala, nigar xotinka, ikusten dutenean 
 Zilbor hesterik gabeko haurra erditzen ari denean, 
 Haizar mutiririk ez da ja nabari, eginbidea bete 
 ondoan,
 Itzala emari dago ta fite izanen ama.
 Hosto gorriak jauzika ari dira, pozik irriz 
 daudelako,
 Odol gaistoaren hotzikaren daldarak joan 
 zaizkielako,
 Haurgi berria sortu da eta, kolorea piztu da eta...