inprimatu
Idaztearen hegadak
Izenburua:
Idaztearen hegadak
Sinadura:
Isabel Salinas Goikuria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salinas Goikuria, Isabel

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
30-35

Idaztearen hegadak

 

Isabel Salinas Goikouria

 

 Idaztearen

 hegadan

 tintaz beterik

 ene luma

 

 Paper haundi batetatik

 zoramenaz

 hegaz egingo nuke

 gaur

 

 zuri

 itsualdi honetan

 amodiozko poema bat

 idazteagatik

 

 Ezkutua

 eta

 gogorra den haziak

 ene erdian

 

 zerbait

 gorpuzten du

 

 poema hau

 idatz dezadan

 

 neurea

 hegada honetan

 betiko izaera

 

 Ere baitan

 ez nago

 

 zurekin

 elkartzen naizenean

 

 orduan

 non nagoer

 ez dakit

 

 baina

 

 ere barne arnasa

 mehe eta hauskorra

 nolabait

 antzematen duzu

 

 une horretatik

 sortzen den indarrak

 beste kantu bat

 betikoa eta geurea

 egitera behartzen gaitu

 

 Une hartan

 ene ezpainetan

 zure zakilaren

 fereka

 izan zenak

 

 orain

 oroimenean

 irria eta hazia

 ortzekin nahasten ditu

 

 eta

 honen emozioak

 ene baitan

 misterioa

 gauzatzen du

 

 Barnerantz

 joan

 

 zeure mintzo leunaz

 "orain noa"

 emaro

 esan zenidanean

 

 ez dakit oraino

 baina

 airearen bestalderantz

 hegaz egin genuen

 

 elkarrekin

 oso muga sotil hori

 estalduraren bidez

 gaindituz

 

 gure baitara

 une batez hurbildu ginen

 

 Zerbaiten faltak

 ene baitan

 

 hutsunea gorpuzten du.

 


inprimatu