inprimatu
Zahartu egin naiz
Izenburua:
Zahartu egin naiz
Sinadura:
Xanti Zabala Lezo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
19

Zahartu egin naiz

 

Xanti Zabala Lezo

 

 1

 

 Ez nago bide erdian,

 Zahartzera noa agian.

 Ederki asko igertzen diot,

 hain gorputz nagian.

 Nahiz osasun gehiegian,

 ez egon azken aldian.

 Hala ta gaztiz zahartzea ez da,

 txarrena agian... (Errepika)

 

 2

 

 Lanean "dale" ta "dale"

 berdin baserri ta kale.

 Garai batean lanez aberats,

 diruz beti "kale".

 Orain osasun eskale,

 sasoiak esan dit "bale".

 Baina zahartzea beti ere da,

 bizien seinale.

 

 3

 

 Beste biderik ez dugu,

 aurka nola egin gudu.

 Zein Kixote da ez zahartutzea,

 duenak helburu.

 Ez hanka eta ez buru,

 hortara ezin heldu gu.

 Gaztetan hiltzen ez den harentzat,

 zahartzea seguru.

 

 4

 

 Mila metro ezin pasa,

 han egoera eskasa.

 Pauso batzuek eman orduko,

 berotu arnasa.

 Ez pentsa denik jolasa,

 hauxe diot nire kasa.

 Nork daramaken "Lanbada" dantza,

 berrian konpasa.

 

 5

 

 Adin txarra arintzeko,

 ez da noski harritzeko.

 Nire urteaz garaia joan zait,

 indar berritzeko.

 Aldiz ona debiltzeko,

 edo ezinak biltzeko.

 "Camara lentan" beharrik ez dut,

 mantso ibiltzeko.

 

 6

 

 Nonbait nire bixajeak,

 salatzen ditu ajeak.

 Medikutara alperrik egin,

 ditut biajeak.

 -Ken okel ta potajeak,

 puru "ttotta" ta kafeak.-

 Horrela dio Osakidetzak,

 duen fitxajeak.

 

 7

 

 Noski ardoa ere bai,

 -ura ez bestez egin jai,

 Egia diot ez naiz ausartu,

 esaten ez dut nahi.

 Eta emakumerik bai?

 Galde diot alai alai.

 Algara batez hau erantzun dit,

 libre... bazara gai.

 

 8

 

 Indarrez nago ahuldua,

 nahi arren ezin heldua.

 Amodiozko jolaserako,

 erabat galdua.

 Han duk mediku alua!!

 "libre" den erregalua.

 Goi pixuan da aberiatu,

 zait igo galdua.

 

 9

 

 Grasak ditudala kalte,

 denik jakitun zerate.

 Barazki eta arrain egosiz,

 berriz ezin bete.

 Zurruta ere dut maite,

 tabako keaz aparte.

 Mediku erdi kankailu horri,

 kasorik ez bate!!!

 

 10

 

 Ezin dudana libre da,

 dezakedanai barrera.

 Modu honetan bukatu behar,

 ote dut karrera?

 Gose rejimen zaharrera,

 ez dut egin nahi sarrera.

 Gehienez ere zenbat biziko,

 naiz hontaz aurrera?

 


inprimatu