inprimatu
Etorriko ez diren usoeri
Izenburua:
Etorriko ez diren usoeri
Sinadura:
Daniel Xalbador
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xalbador, Daniel

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
16

Etorriko ez diren usoeri

 

Daniel Xalbador

 

 Berri triste ta lazgarri batez, nola nohan kantatzera

 ene gogoa ezin dezaket, ilhunbetikan atera

 hainbertze lagun gelditu gira, eginez mila galdera

 begiak malkoz gorrituak ta, ezpain xokoan daldara

 luzifer edo satan beraren, zorte txar pean al gara?

 

 Goizean goizik zoazilarik, egun oroko bidean

 eginkizuna bete nahian, zaukaten eginbidean

 bi andereņo apain ta gazte, beren biziko lorean

 itxaropen ta aments guziak, suntsitu dira airean

 hartze etzuten ixtripu batez, bizia galduz urean

 

 Bai tristatu da euskal mundua, mendia ala basoa

 tristatu dira Seaska eta ikastolako haurtxoa

 euskal langintza ordain ditaike, ez dago azken pausoa

 ezin ordainduz gelditzen dira; aita ta ama gaixoa

 ez baita kaiolarako, joan zaioten usoa

 

 Burrasoaren amodioa, ezin ditaike konpara

 nahiago du haurrak xutik ta, berak erori lurrera

 gazte maiteak ez gaizki hartu, aita-amen ohardura

 beren umea hegaldatzean, sortzen zaien arrangura

 ongi joaiten ikusi bainan, nola jinen den etxera

 

 Andereņoak ez naiz ariko, goresten kantu eginez

 agertu baita deus erran gabe, ziraden elizkizunez

 ba ikusi dut ikasletxo bat, etxean zagon negarrez

 galdera zonbait bere amari, eginez mintzo apalez

 bihotz ttipiko pena haundia, nunbait goxatu beharrez

 

 Burua hartuz bi eskuetan, holako une latzetan

 gure jainkoa beti xuxen den, artzen gira pentsaketan

 ikusi nahiz umiliatzen guziak bere oinetan

 gisa hortako sarraski batzu, egiten ditu artetan

 egon gaitezen baztertu gabe, berak agindu bidetan

 

 Zeruko jauna zuri baigaude, buru has ta belauniko

 bi andereņo arima garbi, zu gana dira helduko

 lendikan ere herri hontarik, ukana dezu holako

 elgarrekilan mahain berean, ote dituzu jarriko

 zeruan bedein euskaltasuna, bizi dadien betiko.

 

 Azken pertsuan azken agurra, Bernadette eta Monika

 segi zazue zeruan ere, mundu huntako musika

 aingeruņoak erabil diten, zuen aldean jauzika

 ikastolako haurrak bezala, irri eztiņoz balaka

 ta otoitz egin akaba dadin Euskal Herriko borroka.

 


inprimatu