inprimatu
Herrian
Izenburua:
Herrian
Sinadura:
Xabi Soubelet
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soubelet, Xabi

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
46

Herrian

 

Xabi Soubelet

 

 Badakizu, Panpotx, hemengo azken berria?

 Azkenik joan zauku gizontto itsusia.

 Bai, gorotza guk deitzen ginuen, gizonttoa!

 Herriko guziek gorrotatua zen hura,

 Hain baitzen itsusi ta balio gabekoa!

 

 Gan den ortziralean sartu dute lurrean

 Beharrik bazuen sosik aski bere moltsan

 Erretorak sar zezan hilherrian.

 Ondotikan denak bildu gira ostatuan,

 Eta irri egin dugu hontaz oroitzean.

 

 Ttantta Mayi gaixoa ere gurekilan zen

 Nahiz eta alaitzeko gogorik ez zuen.

 Ttantta gaixoa! Orai ez da ontsa bizitzen

 Bere xakurtto pollita hil denetik eixen.

 Bai! Zaila da halako zorigaitza pairatzen.

 


inprimatu