inprimatu
Hostodolak
Izenburua:
Hostodolak
Sinadura:
Xabi Soubelet
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soubelet, Xabi

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
46

Hostodolak

 

Xabi Soubelet

 

 Goizean etxetik atera naizenean,

 Xoriak entzuten arbolen gainean

 Zuhaitz bizidunak gorritzen hasi dira.

 Urrian hostoak odoltzen bait dira,

 Xoriak xortez saltoka ari dira.

 

 Bizi gaberikan, gelditzen gaixoak,

 Zainetatik jalgitzen zaizkie indarrak;

 Txantxangorriak odol egarrituak

 Bizia heriozten ari dira gaixtoak,

 Hila alegerazten bait du kantuak.

 

 Odol xorta bat nigarrez airean,

 Lurreraino jautsi da hegalez pausuan,

 Xorien kantueri neurkada ematean

 Arbolen negarrera daror goxoan,

 Odolak itotzen dira hor putzuan.

 

 Xoriak negarretan eta odoletan,

 Eraile bilakatu urtero bezala

 Hegaldun lepogorri bilutsarazleak,

 Arbola hil baita, odol gabetua,

 Bizi berri baten bila doaz hegaztinak.

 

 Iduzkiaren indarrez, lurrintzen negarrak,

 Putzua idortu da, gogortu odola;

 Herriko etxeko langile serioak,

 Istripu bat izan dela jakin orduan,

 Odolak biltzen hasi dira txistuka.

 


inprimatu